Gipuzkoa 2019

GIPUZKOAKO AHALDUN NAGUSIRAKO HAUTAGAIA

Markel Olano


Markel Olano naiz. Beasainen jaioa orain dela 53 urte, gaur egun Hondarribia dut bizileku. Ezkondua nago eta urtebeteko seme baten aita naiz.

Hiru senidetan zaharrena, herriko plaza eta inguruko kaleetan hazi nintzen, handik gertu bizi baikinen gurasoak eta hiru anaiok.

Beasaingo Alkartasuna ikastolan hezitakoa naiz. Unibertsitate ikasketak, berriz, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiko kanpusean egin nituen. Filosofian lizentziatua naiz.

Gizarte eta herri kontzientziak bultzatu nau nire bizitzan konpromisoak hartzera. Horrek eraman ninduen politikara gazte-gaztetatik eta horrek mugiarazten nau gaur ere.

Bigarren aldiz diputatu nagusi izan naiz azken legealdi honetan, eta EAJ-PNVren batzarkide taldeko bozeramaile ere izana naiz.

Sinesten dut gipuzkoar ereduan, badugulako gipuzkoarrok gauzak egiteko modu bat, lan onaren zigilu bat. Gizarte eta ekonomia dinamikoa daukagu eta bizitasun hori indartzen jarraitzea dut helburu. Bat eginik etorkizuneko ongizatea eraikitzen jarraitzeko.

Gipuzkoa sendo bat eraikitzeko hamar konpromiso

TALDEA

  • Markel Olano Arrese
  • Leire Artola Ugalde
  • Felix Maria Urkola Iriarte
  • Josu Idigoras Eguia
  • Arantxa Garin Garmendia
  • Eneritz Miranda Muxika
  • Iñaki Egibar Larrañaga
  • Maria Angeles Lazcano Larrañaga
  • Maialen Ezquiaga Echezarreta

EGITASMOA

1
Ekonomia berria bultzatu, kalitatezko enplegu gehiago eta hobeagoa sortzeko. Gure enpresen modernizazioa bultzatu, merkatu berrietan lehiakor izaten jarraitzeko.
2
Pertsona guztien ongizatea eta integrazioa bermatu. Gizarte zerbitzuak, zahartze osasuntsua eta gizarte desberdintasunen aurkako lana ditugu ardatz.
3
Politika berri, parte hartzaile eta gertukoagoa bultzatu. Elkarlanean sakontzen duten kudeaketa modu berriak bilatu, erronka berriei erantzun ahal izateko.
4
Berdintasuna eta aniztasunarekin konpromisoa duen gizartea izatea: emakume eta gizonen arteko berdintasuna, nortasun aniztasuna, herriarekiko konpromisoa, gure balioak.
5
Umetatik euskararen erabilera bultzatu. Gure hizkuntzaren aldeko babes soziala, erabilpena, ikasketa eta edukien sorkuntza eta ekoizpena sustatu.
6
Klima aldaketari aurre egiteko transformazio sozialean lidergoa hartu. Herritarren artean kontzientziazioa areagotu, guztion artean arazo global honen aurka egiteko.
7
Jasangarriak diren errepideak eta garraio publikoa bermatu. Gure komunikabideen modernizazioan eta kudeaketa adimentsuan aurrera egin.
8
Herritar guztiei kultura eta kirolerako sarbidea ziurtatu, bereziki umeen artean. Kultur zerbitzuen kalitatea segurtatu, eta irakurketa eta artea era aktiboan sustatu.
9
Bizikidetza gure gizartearen balio nagusi bihurtu. Giza Eskubideak irmoki defendatu, eskubide indibidualen kontra doan edozein adierazpen gaitzetsiz.
10
Autogobernu gehiago gure egonkortasun eta garapenari eusteko, eta euskal erakundeak indartu, gure Herriaren proiektu politiko partekatua egungo testuinguruan babesteko.