1
Udaletxe berri bat eraikitzea sustatuko dugu. Eraikin moderno eta irisgarria izateaz gain, jarduera desberdinak hartu ahal izango ditu eta elkarteek erabili ahal izango dituzten instalazioak izango ditu.
2
Udalerriko upategiekin lankidetzan arituko gara elkarrekin plan bat lantzeko. Plan horrek tokiko upategi industria ezagutzera eman eta udalerrira bisitariak ekartzea ahalbideratuko du.
3
Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lanean arituko gara udalerrian etxebizitza aukerak eskaini ahal izateko. Modu horretan udalerrira biztanle berriak erakarri eta etxebizitzarik ez duten gazteak bertan geratzea ahalbideratuko dugu.
4
Ebro ibaiertzean oinezkoentzako eta bizikletan doazenentzako paseo bat egitearen inguruko proiektu bat garatuko dugu. Bioaniztasuna eta ibaiertzen edertasuna ezagutzeko leku aproposa izateaz gain, udalerrira jarduerak eta bisitariak erakarriko ditu.
5
Emakumeek eta gizonek eskubide berberak dituzten gizartea eraikitzeko bidean urratsak egiten jarraituko dugu. Berdintasunarekin zerikusia duten ekimenak abian jarriko ditugu, errespetuari eta zaintza-lanei dagokienez egon beharreko erantzukidetasuna sustatzeko.
6
Eskumena duten erakundeei Gasteizera eta eskualdeko beste herri batzuetara joateko garraio publikoaren maiztasunak hobetzea eskatuko diegu, ibilbidean Lezako ospitalean geldialdi bat eginez.
7
Arreta berezia eskainiko diegu adineko pertsonei. Herri moderno, solidario eta kohesionatuak ez du inor atzean uzten eta eguneroko jarduna herritarren bizi-kalitatea hobetzera bideratzen du.
8
Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, bideak konpondu eta mantentzeko lau urteko plan bat sustatuko dugu, bideen mantenua bermatu eta udalerriko mahastizanei zerbitzu egokia eskaintzeko.
9
Herritarren parte hartzearen aldeko apustu irmoa egingo dugu. Gardena, arina, arduratsua, eraginkora eta gertukoa den kudekaetaren aldeko apustua egingo dugu, herritarren eta toki ordezkarien arteko komunikazioa erraztuz.
10
Kultur ekintzak eta kirol jarduera sustatuko ditugu, horretarako udalerriko elkarteekin lankidetzan arituz. Egun dauden instalazioen erabilera arrazionalagoa bultzatuko dugu.