1
Formazio-laneratze Zentro berria. Merkataritza eta tokiko produktuak sustatu, industriagunea hobetzen jarraitu enpresa berriak erakarri eta lanpostuak sortzeko.
2
Gizarte zerbitzuak hobetu pertsonen ongizatea bermatzeko: anbulatorio berria. Zahartzaro aktibo eta osasuntsua, berdintasuna eta bizikidetza sustatzen jarraitu.
3
Babestutako etxebizitza sustatu eta alokairurako diru laguntzak mantendu gazteei etxebizitza sarbidea bermatu eta emantzipazioan laguntzeko.
4
Badiaren biziberritzea eta Arraitoki, eremu berria eta erabilera anitzeko eraikina: aparkalekuak, kiroldegia eta igerilekua, Aiton Borda, kultura, hotela eta jatetxea...
5
Irisgarritasuna hobetu igogailu berrien bitartez: Ijurkon eta Musika Eskolan. Ibilbide osasungarriak eta irisgarriak sustatu eta azpiegiturak eta sareak hobetu.
6
Kirolerako eta aisialdirako aukera berriak: inbertsioak kiroldegian, kirol-anitzeko kantxak, ur jolasak, skate parka eta institutuko jolastokiaren estaldura.
7
Kultur sormena eta kultura sustatu: Tomas Garbizu musika lehiaketa eta Elias Salaberria arte lehiaketa. Arte Eskola berriaren sorrera.
8
Parte-hartze prozesuan jasotako ekarpenei jarraiki Altamira auzoan hobekuntzak egin eta parkea berritu. Irisgarritasuna hobetzeko zinta mekanikoak eta igogailu berria.
9
Porturako saihesbidea egin dadin eskatu herriko trafikoa murrizteko eta honek sortutako arriskuak eta zarata gutxitzeko, lezoarren segurtasunaren mesedetan.
10
Herritarren zerbitzura lan egin gobernu ona oinarri hartuta: gardentasuna, gertutasuna, zintzotasuna, partaidetza eta kudeaketa eraginkor eta zorrotza.