1
Landa- edo nekazaritza-bideen mantenu egokia bermatuko dugu. Bideon egokitzapena, sastrakak kentzea eta areken garbiketa egin ahal izateko beharrezkoak den aurrekontu zatia jarriko dugu.
2
Udalerriko hainbat tokitan ureztatze-sarean sartu ahal izateko hobekuntzen alde egingo dugu. Hobekuntza horiei esker, ureztatze-sarea erabiltzen duten guztien mesederako izango den ur-baliabideen erabilera zentzuzkoagoa egin ahal izango da.
3
Gaztetxearen terrazaren handiagotzeari irtenbideak bilatzen ahaleginduko gara. Era berean, aukerarik izanez gero, terraza horren itxituraren alde egingo dugu, neguan ere erabili ahal izateko.
4
Udal puntu berdearen erabilerari buruzko informazioa areagotuko dugu eta, era berean, birziklatzearen alde egingo dugu. Modu horretan, gure herria jasangarria izango da, ingurumenaren hobekuntzaren alde egiten dakien udalerria.
5
Pistako instalazioak hobetuko ditugu. Horretarako, besteak beste, kirol-jarduera sustatuko dugu, igerilekuak dituen ur-ihesak konpondu eta jantzitegiak hobetuko ditugu instalazioak erosoagoak izan daitezen.
6
Landare-osasunerako produktuak garraiatzeko orga edo gurdiak garbitu ahal izateko gunea prestatuko dugu gure mahastizainek erabili ahal izateko egokia den toki batean. Modu horretan, gaur arte egokia den toki batetik kanpo egiten den garbiketa-sistema albo batera utziko da.
7
Agintaldi osoari begira egongo den inbertsioplan baten alde egingo dugu. Horretarako, Obra eta Zerbitzuen Foru Planera eta EREIN Programara joko dugu diru-laguntza eske. Nolanahi ere, udalaren finantza-iraunkortasunari eutsi egingo diogu.
8
Jai-batzordea eratu eta sustatuko dugu, guztiok, elkar hartuta, Udalaren laguntzarekin San Rokeren omenetako jai herrikoi eta partehartzaileak antola ditzagun.
9
Eskubide- eta aukera-berdintasuna duten emakume eta gizonez osatutako gizartea egunez egun jasotzen jarraituko dugu. Berdintasun-ekintzak abian jarriko ditugu, emakumeen eta gizonen arteko errespetuaren eta erantzukidetasunaren alde eginez.
10
Txiki-Txokoa antolatuko dugu, herriko neska eta mutiko gazteenentzat. Txiki-Txokoaren bidez, aisialdiaren gozamena ahalbideratu nahi da eta, era berean, euren seme-alaben adinari egokia zaion elkargunea eskaini nahi zaie gurasoei.