LEGORRETA 2019

LEGORRETAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Aitziber Meabe


Aitziber Meabe Sorazu naiz eta 51 urte ditut. Jaiotzez bilbotarra naiz eta bizitzez legorretarra ere bai, bertan 25 urte daramat eta. Ezkonduta nago eta ama naiz.

Aitziber Meabe

Legorretara ezkondu arte Bilbon bizi nintzen. Kirikiño Ikastolan ikasi nuen eta gero EHUn Ekonomia Zientziak egin nituen.

Ikasketak burututa bi ikastolatan jardun nuen gerente lanetan eta ordutik ETBn ari naiz, lan ekipoak koordinatzen.

Euskara, gaztelania eta ingelera ezagutzen ditut.

Oso gaztetatik naiz Alderdikidea baina nire alderdiaz haratago, Legorreta hobetzeko eta bultzatzeko konpromezu irmoa dut eta horrexegatik aurkezten naiz alkatetarako hautagai.

Talde sendoa herriak azken urteotan bizi duen blokeotik ateratzeko

TALDEA

  • Aitziber Meabe Sorazu
  • Garbiñe Garmendia Echeverria
  • Ainara Amenabarro Echeverria
  • Miren Izaskun Zubeldia Otegui
  • Patricia Valles Quijada
  • Jose Mugica Garmendia
  • Ana Jose Ugartemendia Ugalde
  • Jose Maria Lasa Sarasola
  • Angel Jesus Martinez Gonzalez

EGITASMOA

1
Uholdetasunak herria zeharo paralizatu du eta blokeoa gainditzeko jardungo gara elkarlanean Eusko Jaurlaritzarekin.
2
Etxebizitza faltari ekiteko, lehen neurri gisara, gazteen emanzipazioa errazteko etxebizitza sozialak sustatuko ditugu Paper fabrikako bulegoetan.
3
Enplegu aukerak sortzeko, Jaurlaritzako Industria saila eta jabeekin elkarlanean, Paper Fabrika – Ajobin industriagunea suspertuko dugu.
4
Tren geltokia gerturatzea herritarren aldarrikapen nagusienetakoa da eta azken urteotan ezer gutxi egin bada ere, gaiari berrekin behar zaio.
5
Apezetxea erabilera falta edo eskasa ikusirik, EAJ-PNV prestu dago Gotzaindegiarekin elkarlanean egoitza hori herriaren zerbitzura jartzeko.
6
Aparkaleku arazoa nabarmena da herriko hainbat eremuetan, beraz EAJ-PNVk aparkaleku arazoari irtenbidea sustatuko du.
7
Kirol azpiegiturak berraztertu behar dira eta besteak beste, gimnasioa ireki, skate park eta mountain bike zirkuitoa eratu.
8
Zerbitzuetan (fibra, gasa…) herri aitzindaria izaten jarraitzeko, sinatutako itunak berraztertuko ditugu, zerbitzua hobetu eta lehiakortasuna sustatzeko.
9
Pentsionisten azken mobilizazioetako aldarrikapenekin bateginik, Udaletxean adinduen batzordea eratuko dugu eta Eguneko zentruaren aukera aztertu.
10
Euskara eta kultura dinamikari eutsi eta indartzeaz gain, ondarea historiko-artistikoa balorean jarri, besteak beste, Oriarko Jauregia.