LEGAZPI 2019

LEGAZPIKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Koldobike Olabide


Koldobike Olabide Huelga dut izena, 56 urte ditut eta legazpiarra naiz, Mirandaola baserrikoa. Seme-alaben ama, 29 urte beteta dago mutila eta neska 26.

Koldobike Olabide

EHU-UPVn Kimika Zientzietan lizentziatua Petrokimiko espezialitatean eta 1988tik ingurumen sektorean lan egin dut, lehenik enpresan pribatuan eta 1995 eta 2015 artean ingurumen aholkularitzako neure enpresan.

Legazpiar bezala, gizarte arloan oso pertsona aktiboa izan naiz, Kilometroak 94ko antolaketetan, Legazkide elkartearen sorreran eta zuzendaritzan, Legazpiko aurrerapen sozioekonomikoa sustatzeko, Haztegi Ikastolako Gurasoen Elkartean, Musika eskola eta Ilintxa kirol elkarteko arduradun taldean.

2015eko Udal hauteskundeetan legazpiarrek beren konfiantza eman zidaten Legazpik behar zuen aldaketaren buru izateko eta alkate izendatu ninduten. Legealdian ere Urola Garaiko Mankomunitateko burua, UGGASA Urola Garaiko Garapenerako Agentziako presidentea eta Urola Garaiko Fundaziokoa, UGLE Eskola, Lanbide Heziketako Zentroa, hor barruan dagoelarik.

Orain berriro aurkezten naiz Legazpiko Udalerako alkategai EAJ-PNVren zerrendan. Orain lau urte eraiki genuen proiektuari jarraipena emateko gogo eta ilusioarekin, Legazpi hobea lortzeko bidea delako.

Bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko Legazpi bat

TALDEA

  • Koldobike Olabide Huelga
  • Eric Galvez Alvarez
  • Iñigo Imaz Alcelay
  • Maite Lombide Lizarralde
  • Amaia Zaldua Larrañaga
  • Francisco Javier Iraeta Alvarez
  • Ane Urkiola Alustiza
  • Aitziber Beldarrain Robles
  • Mikel Alberdi Larrañaga
  • Amaia Aizpurua Makatzaga
  • Aitor Madina Murua
  • María José Cantero Garitano
  • José Javier Urcelay Yarza

EGITASMOA

1
Gizarte zerbitzu berriak diseinatu eta martxan jarri Bellotako pentsio zaharrean, hala nola apartamentuak edozein motako emergentziak dituztenentzat.
2
Legazpira inbertsioak erakartzeko inguru egokiak sortuko ditugu, kalitatezko enpleguak sortuko dituztenak SPRILURrek duela gutxi bereganatu duen Sidenor zaharrean.
3
Kalitatezko bizitza eta lana eskainiko duen etorkizuneko Legazpi bizi, dinamiko baten alde lan egiteko sorkuntza gune izango den ideien laborategi baten sorrera bultzatuko dugu.
4
Etorkizuneko erronketarako egokituko duen hiriaren birsorkuntza irisgarria, lagunkoia, jasangarria, berdintasunezkoa eta askotarikoa bultzatuko dugu.
5
Legealdi honetan hasitako dinamikarekin jarraituz, legazpiarrei ahotsa ematen jarraituko dugu aurrekontu parte-hartzaileekin herriko inbertsioak aukeratu ditzaten.
6
Junetorri zerbitzua hobetuz, taxi elkarbanatua, Lurraldebus eta Renferen geltoki berriarekin traba arkitektonikoak ezabatzen jarraituko eta aparkaleku arazoari irtenbidea aurkituko diogu.
7
Gure ondare naturala balioan jarriko dugu baserri bideak berrituz eta bertako produktuen kontsumoa sustatuz, gure baserrien etorkizuna ziurtatzeko.
8
Legazpiarrak izateaz arro sentitu arazten gaituzten nortasun ikurrak indartzen lan egingo dugu: Uztakale, txistulariak, musika banda, korua, rondalla…
9
Burdinari loturiko gure iraganeko industria turismoa bultzatuko dugu, familien turismoa eta Aizkorri Aratzeko natur parkearekin loturiko aisialdi ekintza ezberdinak egingo ditugu.
10
Gobernu ona eta gestio eraginkorra eginez jarraituko dugu. Laubide boulevarden terminal informatiko bat jarriko dugu herritarrek udal tramiteak egin ditzaten.