LAZKAO 2019

LAZKAOKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Kepa Joseba Zubiarrain


Kepa Zubiarrain Erauskin naiz. Lazkaotarra. 1969ko ekainaren 26ean jaioa. Ezkondua eta 3 seme-alaben aita.

Kepa Joseba Zubiarrain

Deustuko Unibertsitatean, Ekonomi eta Enpresa zientzietan lizentziatua. Ikasketak amaitu ondoren, enpresa auditoretza lanetan ibili nintzan, baina nire ibilbide profesionalaren zatirik handiena ESTANDA Fundiciones S.A. enpresan egin dut, finantza eta administrazio departamentuaren ardura izan dudalarik. Enrique Lartundo fundazioan idazkari izan naiz hamar urtez. Lazkaoko Udalean Zinegotzia izan nintzen, 1995-1999 legealdian. Alkateorde eta Ongizate saila ere izan nituen nire ardurapean. Nire afizioen artean, famiia eta lagunekin egon eta gure mendi zoragarriez gozatzea azpimarratuko nituzke.

Proposamen berriak ekindako bideari jarraipena emateko

TALDEA

  • Kepa Joseba Zubiarrain Erausquin
  • Amagoia Naldaiz Mingo
  • Aitor Altuna Oyarbide
  • Eneritz Miranda Muxika
  • Felix Urkola Iriarte
  • Benita Goñi Padura
  • Iñaki Estensoro Sarasola
  • Ana Maria Igarzabal Arrieta
  • Javier Arrasate Ayerbe
  • Miren Agurtzane Lasa Dorronsoro
  • Pedro Lazcano Lasa
  • Josune Zurutuza Garmendia
  • Igor Altuna Maiz

EGITASMOA

1
Ekonomia jarduera garatzeko laguntza plana autonomo, merkatari, zerbitzu, gremio eta abarrei zuzendua eta arreta eta laguntza berezia langabetuentzat.
2
Kanpandegiko industrialdearen urbanizazioa sustatu enpresen beharretarako egokitutako espazioak sortzeko edo pabilioi berrien eraikuntza ahalbidetzeko.
3
Gizarte zerbitzuak bermatu. Adineko pertsonei laguntza, langabeziaren kronifikazioari aurre egin eta migratzaileen integrazioa sustatzeko harrera programa.
4
Musika Eskola eta Udal Liburutegia egungo beharrei egokitzeko neurriak hartu: ekipamenduak hobetu eta zerbitzuak zabaldu eta eguneratu.
5
Kirola egiteko ekipamendu egokiak bermatu. Etorkizuneko beharrei erantzuteko azterketa sakona egin eta kiroldegiko proiektuaren exekuzioa martxan jarri.
6
Udaletik Ikastola babestuko dugu bere proiektu pedagogikoa aurrera eramateko, irisgarritasuna hobetzeko eta gela berrien premiari erantzuteko gai izan dadin.
7
Areso eta Hiribarren kaleak berritzeko urbanizazio proiektuak egingo ditugu aparkaleku arazoei konponbidea emateko eta industriaren aldeko espaloiak berritzeko.
8
Gurutzeko urbanizazio lanekin jarraituko dugu. Lur azpiko garajeen bideragarritasuna aztertu eta eskaerarik bada horien eraikuntza bideratuko dugu.
9
Baserri inguruko herri bide, pistak eta argiteria publikoa hobetuko ditugu beharrezkoak diren azpiegiturak eraikiz eta Internet zerbitzu egokia bermatuko dugu.
10
Lazkaotik Goierri Eskolara joateko errepidea eta oinezkoen bidea egiteko proiektua garatuko dugu Ordizia eta Beasaingo Udalekin.