LAGRAN 2019

LAGRANKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

José María Martínez


José María Martínez

TALDEA

  • José María Martínez Fernández
  • Maria Soledad Bedia Olabe
  • Jose Ignacio Ortega Martínez
  • Oscar José Fernández Aguirregabiria

EGITASMOA

1
Azpiegiturak, ekipamenduak, aisialdirako guneak eta udalerriak dituen ondare eta kultur aberastasuna zaindu eta hobetuko ditugu. Ingurune naturala zainduko dugu eta etxeko konspostatzea sustatuko dugu.
2
Lehen sektoreak gure udalerrian duen garrantziaz jakitun, nekazaritza eta abeltzantzari bultzada emango diegu, gure ingurune naturala modu eraginkorrean aprobetxatuz eta ingurumenean inpaktuak saihestuz.
3
Behar den aurrekontua bideratuko dugu partzela bideak mantentzeko. Bide bazterren sastraka-kentze eta garbiketa bermatuko dugu klimatologia bortitza dagoenean hondatzea ekiditeko.
4
Gure mendiak hobetu eta zaintzeko jarduerak garatuko ditugu. Modu horretan, ingurumenaren egoera hobetzeaz gain, udal ekonomiarako baliabideak eta bertako abeltzainek erabitzea ahalbideratuko dugu, besteak beste.
5
Herri moderno, solidario eta kohesionatuak ez du inor atzean uzten eta eguneroko jarduna herritarren bizi-kalitatea hobetzera bideratzen du. Arreta berezia eskainiko diegu adineko pertsonei, gazteei eta haurrei.
6
Emakumeek eta gizonek eskubide berberak dituzten gizartea eraikitzeko bidean urratsak egiten jarraituko dugu. Berdintasunarekin zerikusia duten ekimenak abian jarriko ditugu, errespetuari eta zaintza-lanei dagokienez egon beharreko erantzukidetasuna sustatzeko.
7
Euskara dakitenen artean erabilera sustatuko dugu eta oraindik ikasi ez dutenek euskara ikastea bultzatuko dugu. Udalak urratsak egingo ditu euskara gure egunerokoan txertatzeko.
8
Baliabideak zorroztasunez eta dauden premiei erantzuna emanez administratuko ditugu. Entzute aktiboa zaindu beharreko balorea da, herritarren eta toki ordezkarien arteko komunikazioa ahalbideratuz.
9
Legealdian beharrezkoak eta oinarrizkoak diren lanak gauzatzeko lan egingo dugu. Horretarako, Udalaren baliabideez gain, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren edo Erein programaren bidez ematen diren laguntzak erabiliko dira.
10
Baliabide publikoen eraginkortasuna lortze aldera, Kuadrillako gainontzeko Udalekin elkarlanean arituko gara gure eskumenen, Kuadrillari eskuordetutako eskumenen eta hari dagozkion eskumenen arteko koordinazioa erdiesteko.