1
Hiri antolamendurako plan orokor berria egingo dugu eta Bastidaren beharretara egokitutako plana izango da.
2
Hirigune historikoaren berpizkundea bultzatuko dugu eta gazteentzako etxebizitzak eraikiko ditugu herrian bizitzeko aukerak izan ditzaten.
3
Araba garapen agentziarekin elkarlanean pabilioi industrialak eraikiko ditugu.
4
Hirigunean dauden amaitu gabeko eraikinak kudeatzeko tramiteak martxan jarriko ditugu.
5
Tokiko merkataritzari bultzada emango diogu ostalari eta merkatarien elkarte berri batekin. Tokiko upategiekin ekitaldiak antolatuko ditugu.
6
Erabilera anitzeko gunea eraikiko dugu udaletxearen ondoan. Musika, antzerkia zein bestelako ekintza kulturalak hartu ahal izango ditu
7
Gazteentzako zentro bat egingo dugu garai bateko medikuaren etxean eta kale hezitzaileen programarekin aurrera jarraituko dugu.
8
Landa bideak hobetzen jarraituko dugu. Nekazaritza oso garrantzitsua da gure ekonomiarentzat eta laguntzeko neurriak jartzen jarraituko dugu.
9
Gure nagusien eta beren zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzen jarraituko dugu, etxeko laguntza bultzatuz.
10
Espazio berriak kiroldegian, bolei pista, estalitako padela, rokodromoa eta haur zein gazteentzako jardueretarako ekipamendua.