1
Santikurutze Kanpezuko iparraldea biziberrituko dugu udalerriaren jasangarritasuna eta bizitasunaren erakusle izan dadin.
2
Gazteak herrian geratzea sustatuko dugu alokairu edo jabetzako etxebizitzak eskuratzea ahalbideratuz. Lehenengo etxebizitzetan birgaitze osoak egiten dituztenentzat eraikitze zerga murriztuko ditugu.
3
Ekintzailetza bultzatzeko jarduerak gauzatuko ditugu. Proiektuak kontziliatzeko mahai bat eratuko dugu horiek gauzatu ahal izateko eta Udaletik tramitazioan laguntza emango dugu.
4
SPRILURekin bitartekaritza lanetan arituko gara industrialdeko pabilioiei dagokienez, bertan finkatu nahi duten sustatzaile berriei edo egun dauden enpresei eskaintzeko.
5
Erakunde arteko plan bat landu eta garatuko dugu Udalaren, Administrazio Batzarren eta gainontzeko erakundeen artean toki entitateetako azpiegiturak (herriak, bideak…) hobetu, berreskuratu eta mantentzeko.
6
Udalerriko eliza eta ermiten ibilbide bat egingo dugu (San Fausto, Santa Lucia, Ibernalo…), bertako produktua erosi eta zerbitzu gastronomikoak gozatzeko aukera ahalbideratuz.
7
Santikurutzen dauden zerbitzuetara udalerriko gainerako herrietan bizi direnak hurbiltzea sustatuko dugu. Horretarako goiz eta arratsaldetan udalerri barruko garraioa antolatuko dugu.
8
Kulturari bultzada emango diogu. Kultur eta kirol instalazioek eskaintzen dituzten aukera guztiak baliatuko ditugu. Denboraren Bankua sustatuko dugu herritarrak elkarren artean gerturatu eta balio kulturalak berreskuratzeko.
9
Adineko pertsonen etxebizitzen bizigarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko lan egingo dugu (segurtasuna areagotu eta alerta sistemak ezarrita istripu arriskuak saihesteko).
10
Kirol instalazioak hobetzea: igerilekuetan itzala emateko egiturak jartzea eta kiroldegian aireztatze eta hezetasun arazoak konpontzea. Udal frontoia erabiltzeko aukerak areagotzea eta udal areto batean gimnasio bat egitea.