1
Adineko jendeak eta ezinduek eraikin publikoetara sartu ahal izateko eta herrian zehar ibili ahal izateko irisgarritasun arazoak konpondu.
2
Industrialdeen egokitzapenerako erreztasunak eman. Hutsik dauden lokalak betetzeko enpresari eta udalaren arteko elkarlana bultzatu eta kokapen berriak bultzatu.
3
Falta diren auzo eta baserrietara interneterako zuntz optiko zerbitzua gerturatu.
4
Itsasondoko auzo eta baserrietarako bideak egokitzea eta berauen mantenua bermatu behar zaie. Horrekin batera baserrietako ur hornidura eta saneamendu sarea ere bai. Oinarri oinarrizko zerbitzu hauek eskeintzea lehentasunezkoa da. Baserri bideen mantenuarekin batera baserrietako elur kentze zerbitzua hobetu.
5
Itsasondo “pasoko” herri izatetik jendeak eta turistek bisitatuko duten herri izateko lehen urratsak eman.
6
Haur eta gazteek herrian jolas, aisialdi eta kultur ekintzak egiteko aukerak gehitu, horrela herrimina indartuz, inguruko herri haundiagoetara joateko dagoen joeraren aurrean. Jolas parkea estaliko dugu.
7
Herriko jarduera ekonomikoak izanik, berauek indartzeko neurriak hartuko ditugu. Aralarko artzain eta abeltzainen lan eta bizi baldintzak hobetzeko ahalegina egingo da Mankomunitatearekin elkarlanean. Basogintzari dagokionez, Itsasondok baso sail asko izanik, berau indartu eta baso jabeen aldeko politika bat bultzatuko dugu, errentagarritasuna eta bioaniztasunaren arteko oreka zainduz.
8
Oinezkoek trenbidea zeharkatzeko aukera egokiagoak aztertu.
9
Gipuzkoako Foru aldundiak egin duen Gizarte Zerbitzu Mapa jarraituz, etxez etxeko zerbitzua indartu.