1
Kalitatezko enplegua bermatu enpresekin harremanak indartuz eta negozio aukera berriak sustatuz. Merkataritza berria sortzeko diru laguntzak ere emango ditugu.
2
Udaletxea eraberrituko dugu gaur egungo beharrei erantzuteko. Eraikin jasangarria, energetikoki efizientea eta herritarren ongizatea bermatuko duena.
3
Oinezkoentzat herrian dauden gune ezberdinak hobetu eta berriak sortuko ditugu. Gregorio Ameztoi eta Pello Arrese arteko kalea oinezkoentzat bihurtuz, adibidez.
4
Irurako puntu ezberdinak konektatuko dituen bidegorri bat eraikitzeko azterketa egingo dugu, erosotasun eta segurtasun osoz bizikletan ibiltzea ahalbidetuko duena.
5
Iruran kirola egin ahal izateko ditugun guneak eta zerbitzuak egokitu egingo ditugu. Besteak beste, trinketea eta frontoia konektatzeko lanak burutuko ditugu.
6
Azken urte hauetan bezala, iruratarren egoera sozio-ekonomikoa kontuan hartuta alokairu sozialak sustatzen jarraituko dugu, herriko gazteen artean gehien bat.
7
Herritar guztien ongizatea bermatzea da gure helburu nagusia, baita adinekoena ere. Horretarako, orain arteko eskaintzak mantendu eta berriak sustatuko ditugu.
8
Irurako nortasuna indartu eta zabaltzen jarraituko dugu ekintza eta laguntzen bitartez: xarea, euskara, dantza, musika eta kultura bere osotasunean.
9
Oria ibaiaren inguruan herritarrek erabiltzen duten pasealekua egokitu egingo dugu lurzoru iragazkorra, argiteri berria eta atsedenerako eserlekuak jarriz.
10
Irura herri dinamikoa izaten jarraitu dezan, herriko haur, nerabe eta gazteentzat aukerak sustatuko ditugu. Besteak beste beheko parkea ere eraberrituko dugu.