1
Bost paddle pista berri, erabilera anitzeko harmailak, frontoia eta kirol pistak egitea proposatzen dugu. Plaka fotovoltaikoak jarrita energiaren ikuspegitik jasangarria den eraikina bihurtuz.
2
Udal liburutegia, “El Molino” eraikinera lekualdatzea. Udalerriak behar duen moduko liburutegia izateko, aldi beran, egungo liburutegiko zentro sozialean elkarteentzako lekua egongo da.
3
Adineko pertsonen egoitzan dagoen plaza beharra ikusita, EAJ-PNVk lan egingo du adineko pertsonentzako egoitza bat eraikitzeko.
4
Diruz lagundutako taxi zerbitzua proposatzen dugu. Mugikortasun planaren baitan, Langraizko Administrazio Batzarrarekin koordinazioan arituko gara.
5
Garbitasun partzuergoaren hobekuntza eta optimizazioa.
6
EAJ-PNVk etxebizitza publiko eta soziala eraikitzea proposatzen du, udalerriko gazteek etxebizitza bat izateko herritik alde egin behar izan ez dezaten.
7
EAJ-PNVk kultur eskaintza berriz diseinatzea proposatzen du, urte osoan zehar udalerrian egiten diren kultur arloko ekimenetan elkarteak eta udalerriko gainontzeko herriak kontuan hartuz.
8
EAJ-PNVk farola kopurua handitzeko konpromisoa hartzen du argitasun nahikoa eskainiz pertsonen segurtasuna bermatzeko.
9
Udalerrian maskotentzako jolas-gune bat egingo dugu, horretarako parte hartzea garatuz.
10
Azken hilabeteetan ezagutu dugu tramitazio desegokiaren eta metodologia ordenatu, tekniko eta administratibo ezaren ondorioz udal diru-bilketan galdutako diru kopurua. Ezinbestekoa iruditzen zaigu hobekuntzarako tarteak baloratzea. Hori dela eta, kanpo auditoria bat egitea sustatuko dugu.