Xabier Iridoy Olaizola 1961eko urtarrilaren 20an jaio zen Irunen. EHUn Informatikan lizentziatua eta 20 urtez irakasle Irungo La Sallen. 2003tik 2011ra Zuzendaria izan zen ikastetxe horretan. Ezkondua eta 2 semeren aita.
Abertzale konbentzitua. 1994an egin zen EAJko kide eta urtetan Irungo jeltzaleen zuzendaritzakoa izan da, hala nola Foro Irun XXI Kultur Elkarteko presidentea. Irungo La Sallen lan egitea lagungarria gertatu zaio Bidasoa Behereko enpresen arloa ezagutzeko. Enpresekin prestakuntza eta enplegu arloetan estu lan egin du eta baita ere Bidasoa Bizirik Garapeneko Agentziako teknikariekin. Prestakuntza eta esperientzia du kudeaketa gaietan ere hala nola Euskalit agentziarako kanpoko ebaluatzaile gisa. Innobasqueko kidea izan da ekintzailetza aurreratuaren esparruan. 2011n heziketa arloa utzi zuen Irungo EAJ-PNVko zerrendaburu bezala joateko eta ordudanik Alderdiko bozeramailea da Udalean. 2015etik 2018ra Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkaria izana. Politikoek eta herri ordezkariek kalean egon behar dutela deritzo eta irundarren errealitatea zuzenean ezagutu ahal izateko. Aisialdian Txingudiko badiaz gozatzea du gustuko, baita hondartzan eta Bidasoa ertzean pasiatzea ere. Bizikletan ibiltzen da Irungo inguruetan zehar. Lagunarteko solasaldien zalea da eta Real Union eta Bidasoa animatzera joaten da Galera eta Artelekura.
Eman bidea Iruni, berriro ere hiri indartsua eta berezko nortasuna duena izan dadin