1
Hondakinen kudeaketarako sistema berria ezarriko dugu, bosgarren edukiontziarekin eta ordutegirik gabe. Birziklapenaren kultura sustatuko dugu, inposaketarik gabe.
2
Gazte, behardun eta baztertze arriskuan dauden pertsonentzat gizarte alokairua babestuko dugu. Herritar guztiek etxebizitza duina izan dezaten ahalbidetuz.
3
Desgaitasuna duten pertsonen autonomia, teleasistentzia eta indarkeria egoerak jasan dituzten emakumeen babesa eta laneratzea bultzatuko ditugu.
4
Industria eta merkataritza suspertuko ditugu kalitatezko enplegua sortzeko helburuarekin. Poligonoak aztertuko ditugu ekonomia jarduera berriak erakartzeko.
5
Landa inguruneko azpiegitura ezberdinak, komunikazio sistemak eta ekipamenduak hobetuko ditugu Ikaztegietako erdigunearekin oreka lortzeko.
6
Zintzotasuna, zorroztasuna eta gardentasuna izango dira gure kudeaketaren oinarriak. Gobernantza eredu berri baten baitan kalitatezko zerbitzua eskainiz.
7
Kultura eta hizkuntza ezberdinen arteko integrazioa bermatuz, eta errespetutik, euskararen erabileraren aldeko programak sustatuko ditugu.
8
Azpiegitura, komunikazio sistema eta teknologia berrien alde egingo dugu. Herriko igerilekuen proiektuaren inguruan bideragarritasun azterketa egingo dugu.
9
Gure adinekoen bizi kalitatea bermatuko dugu arreta eta zerbitzuak mantendu eta indartuz. Besteak beste, gimnasia egiteko aparatuak jarriko ditugu.
10
Ikaztegietan inor atzean geratu ez dadin egingo dugu lan. Herritar guztien beharrei modu egokian erantzun berditasuna eta aniztasunean oinarrituta.