EKORA 2019

EKORAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Rafael Fernández


Rafael Fernández

Iekoraren etorkizuneko erronkei ilusioz heltzeko prest gaude

TALDEA

  • Rafael Fernández Jalón
  • Julián Herráinz Arroyo
  • Joana López Garcia
  • Yonathan López Herráinz
  • Elisa Vázquez Fernández
  • Aitor De La Villa Fernández
  • Arturo Ibañez Bujanda

EGITASMOA

1
Behar den aurrekontua bideratuko dugu bideak mantentzeko. Bide bazterren sastraka-kentze eta garbiketa bermatuko dugu klimatologia bortitza dagoenean hondatzea ekiditeko.
2
Ureztatze-instalazioak hobetzeko lanak egingo ditugu, ureztatzaileen onerako baliabide hidrikoen arrazoizko erabilera ahalbideratuz.
3
Gainontzeko udalekin lankidetzan, Kuadrillaren eskumenen garapena koordinatuko dugu ahalik eta eraginkortasun handiena lortze aldera.
4
Telefono konpainiekin negoziatuko dugu eskuko telefonoen kobertura hobetu dezaten. Araba Konektatua programaren baitan banda zabala iritsi dadin lan egingo dugu abiadura handia duen internet erabili ahal izateko.
5
Arau subsidiarioak udalerriko herri bakoitzaren ezaugarri, errealitate eta premietara egokituko ditugu, egin beharreko tramitazio prozesu luzean herritarren parte hartzea bermatuta.
6
Emakumeek eta gizonek eskubide berberak dituzten gizartea eraikitzeko bidean urratsak egiten jarraituko dugu. Berdintasunarekin zerikusia duten ekimenak abian jarriko ditugu, errespetuari eta zaintza-lanei dagokienez egon beharreko erantzukidetasuna sustatzeko.
7
Baliabideak zorroztasunez eta dauden premiei erantzuna emanez administratuko ditugu. Entzute aktiboa zaindu beharreko balorea da, herritarren eta toki ordezkarien arteko komunikazioa ahalbideratuz.
8
Adineko pertsonen bizi-kalitatearen aldeko apustua egingo dugu eta beren etxebizitzetan suteak antzemateko gailuak jarriko ditugu.
9
Baliabide publikoen eraginkortasuna lortze aldera, Kuadrillako gainontzeko Udalekin elkarlanean arituko gara gure eskumenen, Kuadrillari eskuordetutako eskumenen eta hari dagozkion eskumenen arteko koordinazioa erdiesteko.
10
Euskara dakitenen artean erabilera sustatuko dugu eta oraindik ikasi ez dutenek euskara ikastea bultzatuko dugu. Udalak urratsak egingo ditu euskara gure egunerokoan txertatzeko.