1
Hondakinen kudeaketarako sistema berri baten bidez, birziklapenaren kultura bultzatuko dugu herrian, murrizketarik eta inolako inposiziorik gabe.
2
Gizarte alokairua bultzatuko dugu, etxebizitza duina izateko eskubidea bermatuz. Gazte, behardun eta bazterkeria arriskuan dauden pertsonei zuzenduta.
3
Ibarra garbi mantentzea bermatuko duen aurrekontua handituko dugu. Langabezian dauden pertsonen zerrenda bat ere osatuko dugu, garbiketan lagundu nahiko balute.
4
Bideko Segurtasun Plan berri bat diseinatuko dugu, puntu beltzak identifikatuko dituena eta gehien erabiltzen diren errepideak arautuko dituena.
5
Ibarrako ekonomiaren suspertzea helburu, lokal komertzial berriak irekitzeko tramiteak arintzeko sail berri bat sortuko dugu eta enpresa berrien udal zerga eta gastuak atzeratuko ditugu.
6
Departamentu berri bat jarriko dugu martxan kalitatezko gizarte zerbitzu eta laguntzak eskaintzeko: desgaitasunerako, laneratzerako programak, teleasistentzia, etab.
7
Landa eremuko azpiegiturak, komunikazio sistemak eta ekipamentuak hobetuko ditugu, landa inguruneak erdigunearekiko duen oreka mantenduz.
8
Aparkalekuen arazoari irtenbidea emango diogu, aurreikerketa bat jarriko dugu martxan ondoren aparkaleku plana ezartzeko eta kalitatezko azpiegiturak sortzeko.
9
Gizarte justuago baten alde lan egiten dugu, desberdintasunik gabe, gizarte orekatua bermatzeko eta norberaren bizitza garatzeko baliabideak eskuratzeko.
10
Zuzeneko komunikazioa eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzea funtsezkoa da gobernantza eredu berri batean. Udaletxean kudeaketa zorrotz eta arduratsua ziurtatuko dugu.