HONDARRIBIA 2019

HONDARRIBIAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Txomin Sagarzazu


Txomin Sagarzazu Ancisar naiz, Hondarribian jaioa 1963ko urtarrilaren 2an. Ezkondua eta bi semeren aita, Euskal Filologian lizentziatua naiz.

Txomin Sagarzazu

Euskara eta euskal literatura irakasle bigarren hezkuntzan, zenbait ardura izan ditut gure ikastolako zuzendaritza-taldean. Era berean, Hondarribiko euskarari buruzko zenbait ikerlan argitaratu ditut eta gaztetatik aritua naiz herrigintzan: Hondarribia aldizkarian eta herriari buruzko zenbait liburutan parte hartu dut, Bordari-Satarka literatur lehiaketako epaimahaikide izan naiz eta herriko zenbait elkarterekin kolaboratu dut. 2011tik 2015era bitarte bigarren alkateordea izan naiz eta Euskara, Kultura, Hezkuntza, Kirolak, Prebentzio Komunitarioa eta Gazteria arloen arduraduna. Gaur egun Hondarribiko alkatea naiz.

Hondarribia, gure lana denon herria

TALDEA

  • Txomin Sagarzazu Ancisar
  • Juan Maria Altuna Muñoa
  • Maria Serrano Olascoaga
  • Gotzone Larrarte Campandegui
  • Juan Luis Silanes Aguirre
  • Gonzalo Carrion Insausti
  • Edurne Etxeburu Eguia
  • Arantzazu Rojo Gomez
  • Silvia Emazabel Felce
  • Mikel Zapirain Picabea
  • Maria Isabel Olazabal Lecuberria
  • Naiara Arroyo Perez
  • Arantza Berrotaran Otegi
  • Norberto Emazabel Zabala
  • Iñaki Ocio Larrañaga
  • Larraitz Gezala Oyarbide
  • Jose Ramon Mutuberria Daguer

EGITASMOA

1
Aparkaleku-sistema eta oinezko nahiz txirrinda bidezko mugikortasuna Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaren arabera hobetuko ditugu.
2
Portu auzoko kaleen berriritartzea bukatu, Alde Zaharreko kaleak berriritartzen jarraitu eta San Nikolas pasabide berria jarriko dugu.
3
Alde Zaharreko Plan Berezia eta Harresien Plan Zuzentzailea onartzeko lan egingo dugu.
4
Euskarari herritarrekin batera itxekiko diogu: erabilera bultzatzen jarraituko dugu. Euskaraldiaren eta Euskara sustatzeko ekintza planaren bidez.
5
Mendelu-Eskapatxulo berriaren Plan Berezia onartzeko lan egingo dugu.
6
Herria garbi mantendu, sailkatutako hondakinen tasak igo eta Higer bideko bailaretan mendiko ura biltzeko lanak egingo ditugu.
7
Babestutako etxebizitzak: Presa I eta II bizilagunei eskaini, Damarrin sustapen berria abian jarri eta alokairuari lehentasuna emango diogu.
8
Gizarte premia duten pertsona eta familiei informazioa eskaini, aholkua eman eta hobeto laguntzeko lan egingo dugu.
9
Kirol instalazioak hobetuko ditugu: Hondartza futbol zelaia, Hondartza kiroldegiko futbol zelaia eta ur-gunea.
10
Udalaren gobernantza ona bultzatuko dugu: zorrik gabeko kudeaketa, kontu-ematea, herritarren partaidetza, gardentasuna eta kode etikoa.