Andoni Amonarraiz Gomez dut izena eta Hernanin jaio nintzen 1958an. Ezkondua naiz eta bi semeren aita.
Goi mailako teknikaria naiz industria-elektronikan eta ostalaritza eta turismoan. Negozioen kudeaketa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko hainbat ikastaro egin ditut.
Elektronikaren munduan gutxi aritu naiz; ostalaritzan egin dut nik lan, ia denetik. Taberna bat garbitzen hasi nintzen ikasketak ordaintzeko. Jatetxe bateko eta sagardotegi bateko sukaldari eta jabe izandu naiz, jatetxe eta kafetegi kate bateko zuzendari eta produktu kudeatzailea.
1992an hasi nintzen politikan EAJ-PNVn afiliatuta eta 2003az geroztik, zinegotzia naiz Hernaniko Udalean. 2003-2007 legealdian Zerbitzu Publikoetako zinegotzia izan nintzen, Gizarte Ongizateko Patronatuko presidentea eta Hernaniko ordezkaria Añarbeko eta San Markosko mankomunitateetan. 2003tik 2011ra Hernaniko Industrialdea elkarteko kidea. 2007tik, EAJ-PNVren bozeramailea naiz Hernaniko Udalean.
Kirolzalea naiz eta saskibaloian, eskubaloian eta padelean jokatuta nago, eta judoan ere egin dut. Atsegin dut familiarekin eta lagunekin egotea eta bidaiatzea.
Hernani eraldatu nahi dugu, aldaketa ekarri