1
Aparkaleku berri bat eraikiko dugu egungo egoera konpontzeko eta zirkulazioa berrantolatuko dugu herritarrek aparkatzeko aukerari lehentasuna emanez.
2
Osakidetzak Osasun Zentro berri eta handiago bat eraikitzea sustatuko dugu, pertsona ororentzat irisgarria den lekuren batean.
3
Kultur elkarteei bultzada emango diegu eta gure nortasuna eta kulturaz gain, gure herrian horren errotuta dauden ohiturak sustatzeko helburua duten jardueretan lankidetzan arituko gara.
4
Hirigune historikoan Babes Ofizialeko Etxebizitzak edo etxebizitza tasatuak eraikitzea sustatuko dugu, horretarako barne-eraberritzeko plan berezia aldatuta, gazteek lehen etxebizitza eskuratzeko aukera izan dezaten.
5
Hezkuntza modulo berriak ezartzea bultzatuko dugu gazteek inguruko dauden sektore ekonomikoetan lan aukerak izan ditzaren. Victor Tapia ikastetxean D ereduaren eskaintza areagotzea sustatuko dugu.
6
Espazio publikoak (ikastetxeko jolaslekua, kiroldegia, frontoia…) berreskuratuko ditugu haur eta gazteen artean aisialdia eta kirola sustatzeko.
7
Udal irekia sustatuko dugu, herritar guztiak baldintza berberetan hartuko dituena, edonon bizi direlarik ere: hirigune historikoan, urbanizazioetan, El Campillar-en, Lasernan edo Páganosen.
8
Horren ugariak diren landa bideen hobetze-, egokitze- eta mantentze-lanetan inbertituko dugu gure nekazari eta mahastizainei eguneroko lana errazteko.
9
Etengabe entzuten duen Udal irekia nahi dugu. Herritarren iritziak kontuan hartuko dituen aurrekontu parte-hartzailea sustatuko dugu.
10
Kalitatezko turismoa sustatuko dugu, merkatari txikiei, ostalaritzari eta enoturismoari babesa emanez eta gure herritarren premiak lehenetsiz.