GETARIA 2019

GETARIAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Aitor Urresti


Aitor Urresti Martinez, getariarra jaiotzez eta bihotzez, 1993ko apirilaren 25ean jaioa. "katukale" eta molla artean hazia. Politika Zientziak eta Administrazio Publikoko gradua ikasia.

Aitor Urresti

Eremu ezberdinetako lan esperientziekin, hostalaritzan hasi eta baita portuko arrainaren kalitatea seinaleztatzen ere, Getariako bizimoduaren zimenduak ongi ezagutuz.

2015etik zinegotzi izan da Getariako Udalean, urte bereko irailean bozeramale izendatu zutelarik. Urolak Kostako Zuzendaritza batzodeko eta Gipuzkoako Hondakinen konsortzioko kide da baita ere 2015etik. Mundu Bira 500: Elkano fundazioko patronatuko parte da.

Bere zaletasunen artean nabarmentzen dira irakurtzea, motor txikiarekin itsasoan ibiltzea, euskal dantzak edota musika. Baita herriko talde eta proiektu ezberdinetan parte hartzea ere: antzekiak, konparsa, eta bar.

Galdutako denbora getariarrekin batera berreskuratuko dugu

TALDEA

  • Aitor Urresti Martinez
  • Miren Itziar Etxarte Otegi
  • Jon Elizegui Aizpuru
  • Elena Urresti Arruti
  • Gema Marrero Rueda
  • Iosu Mugika Garmendia
  • Maria Teresa Lopez Garcia
  • Julen Aranguren Sorazu
  • Iñaki Solozabal Osa
  • Olatz Urresti Olasagaste
  • Fermin Mendizabal Eizagirre

EGITASMOA

1
Pertsona da gure jardunaren erdigune. Guztion ongizatea da gure ardura eta jomuga nagusia. Zerbitzuak indartu, zabaldu eta areagotuko ditugu, getariar bakar bat ere kanpoan geratu gabe.
2
Baliabide ekonomikoen garapena bultzatuko dugu, herriko komertzio eta ostalariei aukera berriak emanez, industria lan kuali? katuak babestuz, eta lehen sektorea balorean jarri eta ezagutzera emanez.
3
Etxebizitza getariarrentzat. Alokairu sozialak eta gazteentzat emantzipazio plan bat sustatuko ditugu, etxebizitza hutsak merkaturatzeko laguntzak sortzearekin batera.
4
Egiazkoa den herritarren parte-hartzea bideratuko dugu, herritarrek erabaki orotan beren iritzia eman eta politika publikoen parte bilakatuz.
5
Getaria berdinzalea eta anitza. Elkarren arteko errespetuak behar du izan oinarri. Hori bermatuko dugu, hezkidetza eta kulturartekotasuna izanik zutoin.
6
Gure nortasuna zaindu eta bultzatzea ezinbesteko zaigu. Euskaraz egin, eguneroko erabilera bermatu, eta gure izaeraz harro egon. Getariarron kresala sentitu dezagun, Elkanoren mundu biran sakonduz herriarentzat aukera berriak sortzeko.
7
Herritarrek behar dituzten azpiegiturak sustatuko ditugu: kirola, musika eskola, liburutegia... zerbitzu oro da garrantzitsu eta ezinbesteko. Esaterako, kirol alorrean, futbol zelaia eraikiz.
8
Turismo jasangarria. Herritarren erosotasuna eta ongizatea bermatzea dugu helburu, bien arteko oreka bilatuz. Turismo plan bat bultzatuko dugu, herritarren bizi kalitatea babesteko.
9
Auzoen eta herrigunearen arteko zatiketa apurtu eta bien arteko loturak estutuko ditugu. Horretarako garraiobideak areagotu edota errepideak, Meagakoa esaterako, eraberrituko ditugu.
10
Getariako kaleak berritu, pertsona ororen irisgarritasuna eta mugikortasuna bermatu, eta eraginkortasuna eta e? zientzia energetikoa aplikatuko dugu.