Aitor Urresti Martinez, getariarra jaiotzez eta bihotzez, 1993ko apirilaren 25ean jaioa. "katukale" eta molla artean hazia. Politika Zientziak eta Administrazio Publikoko gradua ikasia.
Eremu ezberdinetako lan esperientziekin, hostalaritzan hasi eta baita portuko arrainaren kalitatea seinaleztatzen ere, Getariako bizimoduaren zimenduak ongi ezagutuz.
2015etik zinegotzi izan da Getariako Udalean, urte bereko irailean bozeramale izendatu zutelarik. Urolak Kostako Zuzendaritza batzodeko eta Gipuzkoako Hondakinen konsortzioko kide da baita ere 2015etik. Mundu Bira 500: Elkano fundazioko patronatuko parte da.
Bere zaletasunen artean nabarmentzen dira irakurtzea, motor txikiarekin itsasoan ibiltzea, euskal dantzak edota musika. Baita herriko talde eta proiektu ezberdinetan parte hartzea ere: antzekiak, konparsa, eta bar.
Galdutako denbora getariarrekin batera berreskuratuko dugu