1
Igerilekuen esparruko proiektua hasita dago baina amaitu eta beharrezkoa den azpiegitura jarri beharko da, jatetxe bat eta komun publikoak, esaterako.
2
Aparkalekuaren bigarren faseari ekingo diogu eta aparkatzeko plaza kopurua handitzeko ezinbestekoa da lursailak erostea.
3
Beste erakunde batzuekin lankidetzan arituta, gure herriko hirigunetik ibilbide eta bisita desberdinak seinaleztatuko ditugu.
4
Ibilbide turistiko guztiak oinezkoentzat egokitzea komeni dela uste dugu, bisitariarengan pentsatuz baina Gesaltzan bizi garenon eguneroko bizitza oztopatu gabe.
5
Herriko nekazal bide desberdinak konpontzen jarraitzea garrantzitsua da eta datozen 4 urteetan lan horri jarraipena emango diogu.
6
Gune berde ugari ditugu eta guztion gozamenerako birgaitze lanak egin behar dira (igelen putzua, gatz haraneko kanpoaldeko ibilbidea, frontoia eta aparkalekua).
7
Koordinazioa eta akordioa ezinbestekoak dira zerbitzu publikoan. Erakunde desberdinekin lan egingo dugu, herriarekin eta gatz haranarekin zerikusia duten azpiegiturei aurre egiteko, Udalak aurrekontu gaitasun nahikoa izan dezan.
8
Arabako Foru Aldundiarekin eta Gatz Harana Fundazioarekin elkarlanean arituko gara herritarrei eta bisitariei beharrezkoak diren zerbitzuak eskaintzeko (herriko zeharbidea eta La Tejera mendatea).