1
Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan arituko gara Villanañeko Eliza eta ingurua egokitu eta Heraldika museoa bertan jartzeko.
2
Ekainean Gaubeako igerilekua hobetu eta modernizatzeko lanak hasiko dira (200.000 euro).
3
Itelazpi enpresa publikoarekin lan egingo dugu El Rasoko komunikazio antena bederatzi metro igo eta zentro igorlea berritzeko, modu horretan haranean telebista seinalea hobeto hartu ahal izateko.
4
Dagoeneko EVErekin lanean ari gara Espejon ibilgailu elektrikoentzako karga gune bat instalatu eta haranean dabiltzan ibilgailuen zerbitzura jartzeko.
5
Ekainean tximinien bigarren ikuskatzea egingo da eta gastuaren %75eko diru-laguntza emango dugu. Espejoko suhiltzaile etxearekin elkarlanean arituko gara herri guztietako ur-harguneak ikuskatzeko
6
Landa guneko taxia diruz laguntzen dugu 65 urtetik gorako pertsonek astelehen, asteazken eta ostiral goizetan haranean zehar doan mugitzeko aukera izan dezaten.
7
Gaubea da Araban aurrekontu zatirik handiena Administrazio Batzarrei zuzentzen dien Udala. Ahalegin horri eutsi eta ahal den neurrian areagotu egingo dugu
8
Haraneko baliabide naturalak babeste aldera, Administrazio Batzarrekin batera perretxiko bilketarekin zerikusia duen araudia landuko dugu.
9
EAJ-PNVk honako arlo hauek diruz laguntzeko konpromisoa hartzen du: nekazaritza eta abeltzaintza, autoenpleguaren sustapena, jarduera garatzeko espazioak aurkitzea, tramitazio administratiboa eta merkatuen bilaketa, etab.
10
Udalak helburu eta konpromiso bezala finkatzen du udalerria erakargarri eta jasangarriagoa egitea ahalbideratuko duten aukerak bilatu eta lantzea.