1
Behin erosketa eginda, aparkalekua eraikitzeko lanei hasiera emango diegu. Ondoren erabilera anitzeko eraikinaren txanda izango da, udal zerbitzu gehienak eraikin bakarrean zentralizatzeko.
2
OHZren eta trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren inguruko ordenantzak aztertu eta berrikusiko ditugu, energia berriztagarriak darabiltzaten edo ingurumenarekiko errespetua duten etxebizitza eta ibilgailuak bonifikatzeko.
3
Udal enplegu lan poltsa bat sortuko dugu. Udalerrian negozioren bat jarri nahi duten pertsona ekintzaileei laguntza emango diegu. Langabeen prestakuntza sustatuko dugu, egoerarik zaurgarrienean dauden kolektiboak lehenetsiz.
4
Bizitza proiektu batean garrantzitsua da duina eta eskuragarria den etxebizitza bat erosi ahal izatea. Hori dela eta, udalerrian bizi diren pertsonek udalerrian kalitatezkoak eta duinak diren etxebizitzak erosteko aukera izatea ahalbideratuko dugu.
5
Adineko pertsonei laguntzeko lan lerroak abian jarriko ditugu. Horrez gain, zahartze aktiboa eta bizikidetza ahalbideratzeko, mugimendu jarduerak, tailerrak, solasaldiak eta dantzak egiteko areto bat egokituko dugu.
6
Emakumeenganako indarkeriari aurre egiteaz gain, gizon eta emakumeek eskubide eta aukera berberak izateko dituzten oztopoak gainditze aldera ekimenak, ikastaroak eta prestakuntza saioak garatuko ditugu.
7
Egungo eskari eta premiei hobeto egokituko zaien laguntza plana landuko dugu, tramiteak erraztu eta ordainketak arintzeko. Antzerki taldeari, abesbatzari, txarangari, klub eta kirol elkarteei babesa emango diegu.
8
Haurreskola berriro irekitzea sustatuko dugu eta, gure eskumenen esparruan, Unamunzaga ikastetxearen etorkizunaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu.
9
Gure gazteei aisi ohitura osasungarriak irakasteko ekimenak garatuko ditugu. Skatepark-a amaitzean, gazteentzako aisialdirako gunea osatuko dugu tirolina eta parkour eremu batekin.
10
Gure herriak konektatzen dituzten bideak hobetuko ditugu modu seguruan oinez edo bizikletan ibili ahal izateko. Energia berriztagarrien erabilera sustatuko duten politikak gauzatuko ditugu. Erriberabeitiko herritarrek argiaren fakturan aurrezpen nabarmena izango dute.