ERRENTERIA 2019

ERRENTERIAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Maite Peña


Maite Peña Lopez naiz. 44 urte ditut eta errenteriarra naiz. Ezkonduta nago eta bi seme-alaben ama naiz. Errenteriako Gabiarrota auzoan jaio nintzen eta auzo horretan igaro dut nire bizitzako zatirik handiena.

Maite Peña

Bertan bizi ginen gurasoak, ahizpa eta laurok, ezkondu nintzen arte. Orain, aldiz, Fanderia auzoan bizi naiz. Oinarrizko ikasketak Errenteriako Hijas de la Cruz ikastetxean egin nituen; gero, Asuncion ikastetxean. Eta ondoren, Zuzenbidean lizentziatu nintzen UPV/EHUn. Tolosako abokatu-langela batean aritu naiz, abokatu modura. Nire bizitzan hainbat ardura politiko izan ditut, guztiak oso aberasgarriak. Gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua naiz eta Errenteriako udaletxeko zinegotzia, EAJ-PNV ordezkatuz. Baina nire alderdiaz harago, Errenteria hobetzeko eta bultzatzeko aurkezten dut nire burua hauteskundeetara.

Proiektu zehatzak Errenteriari behar duen bultzada emateko

TALDEA

  • Maite Peña Lopez
  • Eli Murua Mindeguia
  • Garbiñe Oyarbide Iruretagoyena
  • Juan Maria Iñiguez de Heredia Bengoechea
  • Jose Maria Burgos Viñaras
  • Marta Barea Juaristi
  • Josu Mitxelena Lakarra
  • Miren Edurne Azpitarte Aranguren
  • Imanol Cidoncha Gutierrez
  • Yacqueline Martinez Rubalcaba
  • Ander Oiarbide Ruiz de Azua
  • Miren Mirari Loinaz Eizaguirre
  • Juan Maria Prieto Mendia
  • Jone Miren Idiazabal Garmendia
  • Jose Maria Oliveri Albisu
  • Maria Nieves Jauregi Isasti
  • Jose Ignacio Irastorza Garcia
  • Naiara Granado Martin
  • Jon Ander Arrieta Berasarte
  • Begoña Sarasola Martiarena
  • Mikel Andoni Ugalde Ugarte

EGITASMOA

1
Ekonomia suspertzeko eta enplegua sustatzeko, hainbat sektorerekin elkarlana eta zailtasun gehien dituztenen lan aukerak areagotzeko Elkar Ekin programa.
2
Gure gizartearen zahartzeari aurre egiteko, adinekoen arreta eta autonomia areagotzeko ekimenak indartu eta berriak martxan jarri.
3
Zirkulazio eta aparkalekuen arazoari aurre egiteko plana gure herriak dituen arazo nabarmenei aurre egiteko eta Zumardian lurpeko aparkaleku soziala.
4
Kultur ekipamenduen berrantolaketa eta elkarlan publiko-pribatua. Euskararen erabilera sustatzeko, zeharkako politikak eta laguntza eta ikastaro espezi? koak.
5
Hiri mantenuan, garbitasunean eta irisgarritasunean hobekuntzak. Hiri altzariak berritu, lur irristakorrak aldatu eta irisgarritasuna hobetu.
6
Haur eta gazteek aisiarako aukerak izan ditzaten, jolas parkeak berritu eta estali eta eremu pista anitzak sortu.
7
Energia eraginkortasuna, aurrezkia eta autokontsumoa sustatzeko neurriak. Mugikortasun jasangarri eta elektrikoa, ibilgailu elektrikoen karga puntuak.
8
Auzoak biziberritzeko plan integrala. Auzoetan bizia berreskuratu, merkataritza mantendu eta auzo barruko irisgarritasuna eta garbiketa hobetu.
9
Berdintasuna zehar-lerro bezala landu, emakumeen ahalduntzea, kontziliazioa eta erantzukidetasuna bultzatzeko ekimenak eta berdintasun plana berritu.
10
Errenteriarren bizi kalitatea hobetzeko martxan jarritako elkarlanerako foroetan, herritarrekin eta herritarrentzat, segurtasuna bermatzeko lanean jarraitu.