Egun, Elgoibarko Alkate naiz (2015etik aurrera) eta aurreko legealdian, Euskara eta barne pertsonalen sailean zinegotzi izan nintzen. Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua naiz eta nire ibilbide profesionalari dagokionez azken lanbidea (2015a bitartean), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailean eman nuen, Polizia eta Larriealdietako Euskal Akademian maisu bezala, 11 urtez. Eta azken urtea, prebentziorako teknikari bezala, Segurtasun saileko prebentzio eta osasun lana departamentuan. Nire zaletasunen artean, gustukoen dudana, denbora gehien ematen diodana, irakurketa da. Familia eta lagunekin egotea ere asko atsegin dut. Azken urteotan kirolean aritzeko asti handirik ez dut izan, baina denbora izanez gero, igeriketan aritzea dut atsegin.
Elgoibartarrekin bat, lanean jarraitzeko prest