Iturburuko ikasle izanda hasi nitzan Musika Eskolan, eta hogei urte daramatzat herriko jaixetan saxofoia jotzen, txarangakin eta Bandiakin. Horri esker, oso gazte-gaztetatik harreman haundixa euki dot Eibarko kulturgintzakin eta gauza batek bestera eraman nau, beti Eibarren alde: foballeko peñak, kuadrilla batzordia, Auzokoak, …eta Kitto!... eta EAJ. Ikusentzunezko komunikaziñoan lizentziatu nitzan. Ordurako banekan lan esperientzixa apur bat. Azken urtiotan Eusko Legebiltzarrian ibilli naiz EAJ-PNVrendako aholkularitza lanetan, eta 2015etik Eibarko Udalian zinegotzi naiz. Oin erronkarik polittena dakat aurretik: Alkatetza. Urtiotan ibillitako alkartietan ondo ikasi dot talde-lanak emoten dabela indarra. Horregaittik, Udala gidatzeko pertsona onenetaz inguratu naiz. Eibar maitte dogu, eta gure hiri eredugarri honi etorkizun hobia eskiñi nahi detsagu, zure laguntzakin.
Garenaz harro jarraitzeko