DULANTZI 2019

DULANTZIKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Iñaki Arrieta


Iñaki Arrieta

Zurekin batera lan egingo dugu Dulantzi eta Egileta haziarazteko

TALDEA

  • Iñaki Arrieta Pérez
  • Igone Martínez De Luna Unanue
  • Eneko Martínez Goikolez
  • Noemi Aguirre Quintana
  • Mikel Echeverria Fernández
  • Judit Ruiz De Azua González De Mendivil
  • Oscar Campos Calles
  • Dolores Espinosa Perez
  • Ramón Bajo López
  • Ana Pilar Leiva Corrales
  • Nerea Sangroniz Aguirrebeitia

EGITASMOA

1
Gardentasuna, parte hartze aktiboa, irekitasuna eta elkarlana izango dira gure bide-erakusleak herrigintzan eta kudeaketan aritzeko orduan.
2
Udalerriko oinarrizko zerbitzu publikoak hobetuko ditugu: garbitasuna, lorategiak, ur biltegi berria, uren saneamendua eta arazketa.
3
Herriko Plazaren berrantolatze urbanistikoa sustatuko dugu, kultur, gizarte, kirol eta aisialdi arloetan gehiago erabili ahal izateko.
4
Egileta kultur, kirol eta aisialdi agendan sartuko dugu, azpiegiturak egokituz. Dulantzira doan garraio publikoa hobetuko dugu.
5
Zahartze aktiboa sustatuko dugu. Bakarrik bizi diren adineko pertsonei jarraipena egin eta arreta emateko neurriak proposatuko ditugu.
6
Bizi-aztura aktibo eta osasuntsuak sustatuko ditugu eta jarduera fisikoa praktikatzea bultzatuko dugu horretarako orientazio zerbitzu bat sortuz.
7
Gazteria Batzordea sortuko dugu, parte hartzea, ekitatea eta gazteen ahalduntzea sustatzeko.
8
Udalerriko kultur eragile eta sortzaileekin lankidetzan arituko gara kultur jarduera sustatu eta euskal kulturari bultzada emateko.
9
Herritarren egunerokoan, kirolean, kulturan eta aisialdian euskara txertatzea sustatuko dugu.
10
Merezi duten balioa emango diegu gure ondare arkeologikoari (San Martingo aztarnategia eta Lazcanotarren dorrea) eta espazio naturalei.