1
Arduraz kudeatuko dugu, gure erabakiak elkarrizketa eta adostasunetan oinarrituz eta herritarren parte hartzea bultzatuz.
2
Itziarren garapenean aurrera egingo dugu, bere etorkizunerako estrategikoak diren proiektuak bultzatuz eta beharrezkoak diren baliabide eta erremintez hornituz.
3
Zaharren-egoitzaren proiektua garatuko dugu eta erakundeen babesa bilatuko dugu aurrera atera ahal izateko.
4
Haur parkeak estaltzeko bideragarritasun plana burutuko dugu eta kioskoaren ingurua berrantolatu eta ingurua biziberritzeko azterketa egingo dugu.
5
Arkitektura-oztopoak eta puntu beltzak ezabatzeko lanean jarraituko dugu eta hiri altzariak berrituko ditugu, Deba herri erosoagoa izan dadin.
6
Turismoaren garapenerako Plana burutuko dugu eta Debak behar duen ostalaritza eskaintza egokia bultzatuko dugu. Deba Ibaiko Estuarioaren Plana bultzatuko dugu.
7
Euskararen erabilera bultzatuko dugu, bai udalean eta baita kalean ere. Edozein ideologiaren gainetik gailendu behar du bere protagonismoak.
8
Kultur protagonismoa elkarteei itzuliko diegu eta sor daitezkeen ekimenak behar besteko baliabidez lagunduko/hornituko ditugu.
9
Eraikin eta ekipamendu publikoetako energía eraginkortasunerako planen garapena bultzatuko dugu eta baita etxeetakoa, saltokietakoa eta empresa txikietakoa ere.
10
Eusko Jaurlaritza eta Aldundiarekin elkarrizketa zuzena izateak, Debarako inbertsio berriak eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu.