BURGELU 2019

BURGELUKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Nati López De Munain


Nati López De Munain

Hazten jarraitzeko, egonkortasuna eta oreka

TALDEA

  • Nati López De Munain Alzola
  • Pili Mesanza Salazar
  • Alfonso Ortiz De Zarate Osinaga
  • Virginia Bravo Saez De Urabain
  • Yanire Caro Sánchez
  • Jesus Mari Sáez De Cámara Ortiz De Salido
  • Maitane Altuna López De Munain

EGITASMOA

1
Baliabide publikoen kudeaketa garden eta zorrotza egingo dugu, aurrera egin eta gure herrietako bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko.
2
Egunerokoan ingurumena zaindu eta klima aldaketaren ondorioak saihesteko neurriak sustatuko ditugu. Etorkizun hobearen alde lan egingo dugu.
3
Udalerriko elkarteei elkarlana eta laguntza eskainiko dizkiegu, parte hartzea sustatu eta beren proiektuak abian jartzea ahalbideratuz.
4
Parke publikoak hobetuko ditugu herritar guztiek gozatu eta erabiltzeko aukera izan dezaten. Bizikidetza eremuak izatea nahi dugu.
5
Eraginkortasun eta aurrezki energetikoaren aldeko apustua egingo dugu, energia berriztagarrien erabilera eta autosufizientzia energetikoa sustatuz. Garapen jasangarria.
6
Adin guztietako pertsonentzako gizarte, kultur eta kirol jarduerak programatuko ditugu. Elkartasun printzipioak inspiratzen gaitu eta zure ongizatea da mugiarazten gaituena.
7
Gure herriei laguntza emango diegu azpiegiturak, herriko guneak eta kultur ondarea mantentzeko. Aholkularitza teknikoa eskainiko diegu.
8
Euskara ikasi eta erabiltzeko laguntza politikak sustatuko ditugu hizkuntza bizia izan dadin. Euskarak guztiok behar gaitu.
9
Emakume eta gizonen berdintasunerako III Planean jasotako ekintzak gauzatuko ditugu. Genero ikuspegia gure kudeaketan txertatuko dugu.
10
Udalerrian ekoizten diren produktuei bultzada emango diegu eta ekoizle txikiei zuzenduriko berariazko laguntza programa sortuko dugu.