1
Gure udalerriaren despopulazioa saihesteko neurriak landuko ditugu eta inguruko udalerrietara joan diren gazteak itzultzeko ekimenak sustatuko ditugu.
2
Bilarren ureztatze sistema eraikitzea sustatuko dugu gure nekazariek baldintza berberetan lehiatzeko aukera izan dezaten eta beren ustiategiak errentagarriak eta eraginkorrak izan daitezen.
3
Ingurumena errespetatzen duten praktikak eta kontsumo energetiko eraginkorra bultzatuko ditugu, gure baliabideak zaintze aldera ingurumen politika arduratsua jarraituz.
4
Berdintasuna eta genero ikuspegia bultzatuko ditugu udal esparru guztietan, ahalik eta lasterren genero berdintasun efektiboa lortzeko.
5
Turismoari bultzada emango diogu eta horretarako Arkeologiaren Interpretazio Zentro bat eta honi lotutako zerbitzuak sortuko ditugu (udalerriko eta inguruko trikuharriekin zerikusia duena).
6
Elkar trukea eta kultur aniztasuna sustatuko ditugu, hain aberatsa den gure kultura ezagutzera emanda eta gure ondarea balioan jarrita.
7
Euskal kultura bultzatu eta euskararen erabilera udal harremanetan zein herritarren egunerokoan normalizatzearen aldeko apustua egingo dugu.
8
Adin guztietako pertsonentzat kirolarekin eta kulturarekin zerikusia duten jarduerak abian jarriko ditugu, ikastaroak, tailerrak, ikuskizunak… parte hartze aktiboa sustatuz.
9
“El Soto”-ko garai bateko harraska zaharberrituko dugu. Bilargo emakumeek egindako lan handia, ikusezin bihurtu nahi izan dena, aitortzeko oroimen plaka bat jarriko dugu.
10
Udal kudeaketa eraldatuko dugu. Konfiantza, herritarren parte hartzea eta gardentasuna giltzarri izango dira gertukoa den eta herritarren zerbitzura dagoen administrazioa lortzeko.