1
Administrazio Batzarrekiko harremana sendotuko dugu. Lankidetza esparru bat abian jarriko dugu Administrazio Batzarrekin eta Kuadrillarekin batera proiektuak diseinatu eta garatzeko.
2
Kontzejuentzako diru partida handituko dugu eta beraiekin hitzarmen bat sinatuko dugu herritar guztiei berdintasuna bermatzeko.
3
Nekazal- eta abelzaintza-jarduerak lagunduko ditugu udalerriaren motor gisa eta gure produktu eta marken balio erantsia sustatuko dugu.
4
Aisialdia eta kultura sustatuko ditugu, azpiegitura soziokulturalak optimizatu eta adin guztietako pertsonentzako ekimenak abian jarriz.
5
Parte hartzea sustatuko dugu eta gardena, arina, arduratsua, eraginkorra eta gertukoa den kudeaketaren aldeko apustua egingo dugu.
6
Adineko pertsonen eta hauek zaintzen dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzearen aldeko apustua egingo dugu, etxeko laguntza areagotuz.
7
Despopulazioa saihesteko politikak martxan jartzeko elkarlanean arituko gara, garraio zerbitzuak, komunikazioak eta telekomunikazioak hobetuz.
8
Tokiko enpresen premietara egokitutako prestakuntza ekimenak abian jarriko ditugu, batez ere, gazte eta langabeentzat. Euskararen erabilera sustatuko dugu.
9
Arau Subsidiarioen proiektua berrikusiko dugu udalerriko herri desberdinen ezaugarri, errealitate eta premietara egokitzeko.
10
Berdintasunaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu. Justuagoa den gizartea eraikitzeko politikak eta ekintzak sustatuko ditugu eta Laia Eskolarekin lankidetzan arituko gara.