Bergara 2019

BERGARAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Elena Lete


Elena Lete Garcia naiz. 1965eko martxoaren 17an jaio nintzen Bergaran eta ikasketak burutu nituen urteetan izan ezik, Bergaran eman dut bizi osoa. Ezkondua naiz eta hiru seme alaben ama.

Elena Lete

Lanbidez Arkiteko Teknikoa, Burgoseko eskola Politeknikoan egin nituen nire ikasketak. Nire ibilbide profesionala Euskal administrazioan garatu izan dut: 1989-1990. Gipuzkoako Foru Aldundian, Ogasun sailean, balorazio teknikari bezala. 1991-2010. Arrasateko Udalean, obra eta hirigintzako teknikari bezala. Lehenik Hirigintza sailean eta ostean, Lan eta Zerbitzu sailean. 2011-2012. Arrasateko Udalean, obra eta mantentze lanen brigada buru. 2013-2015. Eusko Jaurlaritzako, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Datu Espazialen Egitura sailean. 2015-2019. Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko zinegotzi Bergarako Udalean. 2016-2019. Bergarako Alkate. Ibilbide profesionalean abiatu orduko euskara ikasten hasi nintzen. Euskaldun berria naiz beraz. Nire zaletasunen artean, irakurketa eta sukaldaritza. Azken honi eskaintzen diot denbora gehien. Familia eta lagunekin egotea ere atsegin dut. Azken urteotan ez dut asti handirik izan kirolean aritzeko, baina edukitzekotan igeriketa, mendi ibilaldiak eta bizikleta estatikoa ditut gogokoen.

Lanean jarraituko dugu, kudeaketa eraginkor batekin eta, aldi berean, herritarrengandik gertu

TALDEA

  • Elena Lete Garcia
  • Maite Aguirre Iribar
  • Joseba Lander Arregui Inchausti
  • Irune Galarraga Ecenarro
  • Angel Murguiondo Mugica
  • Esther Ortiz De Zarate Carrillo
  • Joseba Elosua Urquiri
  • Martin Etxaniz Beaskoetxea
  • Iñaki Arrondo Aguirre
  • Gemma Zenitagoitia Unzurrunzaga
  • Josu Ormae­txe De Dios
  • Markel Ena Arbulu
  • Maria Dolores Alvarez Ruiz De Gauna
  • Maritxu Barrena Aranburu
  • Iñigo Jauregui Beldarrain
  • Victor Gorrochategui Zanguitu
  • Miren Izaskun Labaien Bergara

EGITASMOA

1
Bizikidetzaren aldeko apustu irmoa egingo dugu, herritarrengandik gertu jarraituz eta elkarbizitza sustatuz eta aniztasunaren errespetua bilatuz.
2
Berdintasuna lortzeko eragile aktiboak izango gara, Berdintasunaren Kontseilua sustatuz eta lan-eremu berriak sortuz hezkuntzan, kulturan, kirolean eta lan munduan.
3
Hirugarren adineko pertsonen ongizate eta beharrak erantzungo ditugu, zahartze aktiboaren kultura sustatuz eta bizi kalitatearen maila handituz. San Joxeperekin lankidetza estutuz jarraituko dugu.
4
Erdiguneko auzoak birgaituko ditugu. Gakoak izango dira jasangarritasuna, mugikortasuna eta espazio publikoak izango dira.
5
Agorrosin eta Labegaraietako eremuertan eta oinezkoentzako bide berrietan inbertituko dugu. Osasun Sarea eta jarduera osasungarriak bultzatuko ditugu.
6
Gazteen aisialdi hezitzaile baten aldeko apustua egiten dugu, gure herriaren tradizioak eta euskara, teknologia berriekin elkartuko dituena, gazteen gozamenerako gune egokiak sortzeko.
7
Gure herrialdea balorean ipintzeko jasangarritasunaren ardatza hartuko dugu, birgaitze prozesuak bultzatuko dugu eta ondare naturalean, bai aktibitateetan eta baita gizarterako etekina bilatuko dugu.
8
Jarduera ekonomikoa eta komertzioa sendotu eta berriak erakarriko ditugu. Babes hau beti gure lehentasuna izan da eta Bergarako enpresekin lankidetzan jarraituko dugu. Azokaren etorkizuna elikatu behar dugu.
9
Arrizuriaga gunea Distrito Digital-kulturala bihurtzeko proiektua garatuko dugu. Formazio zentroekin lankidetzak abiaraziko ditugu, Konpententzia Digitalera bideratuta eta enpresa eta enplegu bilatzaileen behar zehatzak asetuko dituen eskaintza sortzeko.
10
Udal zerbitzuen eraginkortasuna handituko dugu partaidetzatik abiatuta, eta Bergara erakargarri egin, udalaz gaindiko azpiegiturak ere gurean gera daitezen. Hala, Suhiltzaile Parkea Bergaran egotea espero dugu.