1
Udal ireki, eraginkor eta gardenagoa egingo dugu. Herritarren parte hartzea sustatu nahi dugu zuzeneko harremana izateaz gain, sare sozialen eta informazio buletinen bidez.
2
Enplegu Plan bat abian jarriko dugu udalerrian erroldatuta dauden edo bertan bizi diren langabeek udalerria hobetuko duten lanak egin ditzaten.
3
Gaztetxearen inguruan zentro soziokultural bat sustatzea eraikin honen kudeaketa ordenatu eta arduratsua egiteko. Udalerriko gazteak bilduko dituen kultur elkartea sustatuko dugu eta haren egoitza “Casa del Guarda” izenaz ezagutzen dena izango da.
4
Beste udalerri batzuekin hitzarmenak egingo ditugu eskaini ezin ditugun instalazioak erabili ahal izateko eta bertaratzeko garraioa erraztuko dugu (bereziki igerilekuetara).
5
Adineko pertsonen aisialdirako jarduerak areagotuko ditugu, egun dauden kultur jarduerak sendotuz eta parte hartzaileekin bestelako jarduera berriak adostuz.
6
Lagundutako ikasketa gelak abian jartzea proposatzen dugu, neska-mutikoei etxeko lanak egiten laguntzeko. Halaber, gurasoekin batera elikadurari buruzko lan saioak antolatuko ditugu umeek aztura osasuntsuak ikas ditzaten.
7
Administrazio Batzarrekin lankidetzan arituta, Udalarengandik jaso ditzaketen laguntzak arautuko dituen udal ordenantza landuko dugu.
8
Kirol elkarteekin lan egingo dugu eta haur eta gazteen artean kirola praktikatzea sustatzen duten elkarteei bultzada emango diegu.
9
Udalerri mailako garraio zerbitzu bat sortzearen bideragarritasuna aztertuko dugu, herri desberdinetako biztanleek oinarrizkoak diren osasun edo administrazio zerbitzuetara hurbiltzeko aukera izan dezaten.