1
Langabeziari aurre egin eta kalitatezko enplegua sustatzeko heziketa, ekintzailetza, merkataritza, industriaren lehiakortasuna eta lehen sektorea bultzatu.
2
Behar gehien dutenei erantzuteko eta pertsona ororen ongizatea bermatzeko gizarte politika eraginkorrak sustatu eta zerbitzuak hobetu.
3
Zaharren egoitza berria eraiki eta bakardadeari aurre egiteko eta adineko pertsonen zahartzaro aktibo eta osasungarrirako programak garatu.
4
Bonberia eraikina dantzari lotuta indarberritu eta inguruan zubi berria eraiki, aparkalekua gerturatu, gunea biziberritu eta merkataritza ere indartzeko.
5
Aukera berriak eskainiko ditugu kirolean eta aisialdian: inbertsioak kiroldegian, kantxa berria, Pump-track, haur jolastokien estaltzea, txirrindularitza…
6
Hizkuntza Politikak indartuz eta kultur jarduera babestuz, euskara eta kultura sustatuko ditugu, gure nortasunaren adierazle izan daitezen.
7
Oinezkoei lehentasuna emanez, herri atseginagoa eta irisgarriagoa eraikiko dugu proiektu berrien bidez eta etxebizitza eraikuntza zoru urbanora mugatuko dugu.
8
Porteriako uholdegarritasun arazoa konpondu eta auzoa berurbanizatuko dugu: bidegorria mantenduz, espaloiak zabaldu eta bi noranzkoak berreskuratu.
9
Gobernu ona eta elkarlana oinarri, herritarrei zerbitzu berri eta kalitatezkoak eskaintzeko lan egin: iGunea arratsaldez, NAN eta ITV, partaidetza digitala…
10
Orainari erreparatuz etorkizunera begirako proiektuak lantzen jarraituko dugu trenbide gunea eskuratu ahal izateko eta herriaren garapena bermatzeko.