1
Adineko pertsonen bizi baldintzak erraztu eta hobetuko ditugu Eguneko Zentro bat eraikiz eta baso terapeutiko bat abian jarriz.
2
Herritarrak eskualdean zehar mugitu edo Gasteizera joan ahal izateko garraio publiko egokia sustatuko dugu. Herediatik Axpurura doan egungo asfalto-bidea errepide bihurtuko dugu.
3
Udalerriaren garapen ekonomikoa lehenetsiko dugu, nekazaritzaren eta tokiko eta gertuko ekoizpenaren eskutik. Ekonomatoa bultzatuko dugu.
4
Eskola Txikiaren proiektua garatuko dugu, Barrundiako familiek etxeko txikienak udalerrian bertan eskolatu ahal izateko eskola publikoa.
5
Udalerriak duen natur ondare ikaragarriaren balioa areagotuko dugu Natur Gela baten bidez eta gure herriak Garaioko Parkearekin lotuko dituzten bide berdeekin.
6
Herritarrentzako kirol eta aisialdi-jarduerak berreskuratuko ditugu, zerbitzua Udalak berak abian jarrita.
7
Euskararen erabileraren normalizazioaren aldeko apustua egingo dugu, familientzako jarduerak eta Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak lehenetsiz.
8
Gertukoa, zorrotza eta arduratsua den udal kudeaketa egiteaz gain, berdintasuna, gardentasuna eta parte hartzea sustatuko ditugu.
9
Gure ondareen eta kulturaren baliabideak identifikatu eta egungo egoeraren ebaluazioa egingo dugu, premiazkoenak diren ekimenak abian jartzeko.
10
Berdintasuna bermatzeaz gain, 13 herrietako biztanleen arteko eta belaunaldi desberdinetakoak diren pertsonen arteko harremanak estutzeko ekimenak sustatuko ditugu.