Amaia Etxeberria Etxeberria naiz. Azpeitin jaio nintzen 1970eko uztailaren 8an. Ezkonduta nago eta hiru seme-alaben ama naiz.
Diseinatzailea naiz, eta hamazazpi urtetik gora daramatzat dekorazioaren munduan lanean. Amak Azpeitin ireki zuen Eskuz dendan hasi nintzen azpeitiar askorekin harremana izaten.
Lan harreman haietako asko harreman pertsonal ere bihurtu dira ordutik, eta Azpeitiko beste hainbat alorretan eta ekintzatan elkartzen jarraitzen dugu.
Bederatzi urtez jardun nuen dendan, eta bateko eta besteko, asko izan zineten guregana jo zenutenak. Ordutik, diseinu eta dekorazio alorra utzi gabe jarraitzen dut, ikasketaz naizena maila profesionalean garatuz, herrian bertan. Gaur egun Azpeitiko altzari denda batean egin dut lan.
Azken urteetan, nire lanbidea udaletxean egin dudan zinegotzi jardunarekin uztartu dut. Izan ere, 2015etik zinegotzia naiz Azpeitiko Udalean, “Festak, gazteria eta hezkuntza” eta “Ekonomia eta turismo” batzordetan.
Irakurketarako zaletasun handia dut, dantzatzea eta abestea asko atsegin dut. Ahal dudan guztietan familiarekin eta lagunekin egotea gustatzen zait, Azpeitin edo inguruan paseo eder bat emanez.
Herriaren, herritarron alde zurekin kontatzen dut”