1
Kalitatezko enpleguaren alde lanean jarraituko dugu formakuntza sustatuz, horixe baita lan merkatuko ateak zabaltzeko biderik azkarrena eta eraginkorrena. Hizkuntzen formakuntzari dagokionez, euskara indartuko dugu.
2
Gizarte Laguntzen inguruko azterlana egingo dugu, jasotzaileen pro? la ezagutzeko, batik bat, fokua alargundutako emakumeetan jarriz, haien bizi-baldintzak hobetzeko. Berdintasun politikekin irmo jarraituko dugu.
3
Azkoitian gaur egun 7.144 ibilgailu daude. Ondorioz, ordu puntetan eta herrigunean aparkatzea ez da erraza. Arazo horri nola konponbidea eman aztertuko dugu.
4
Momentu honetan ezinezkoa denez San Jose Egoitza kalera jaistea, egoitza hurbiltzeko modua egingo dugu, igogailua jarriz igerileku irekien inguruan eta garraio zerbitzuak hobetuz.
5
Kale eta auzoetako irisgarritasuna hobetzen jarraituko dugu orain arte bezala, beharren arabera lehentasunak ezarriz. Bereziki, San Martinen eta Floreagan.
6
Igerilekua handitzeko proiektua errealitate bihur dadin lanean jarraituko dugu. Halaber, entrenamenduetarako futbol zelai berria non eta nola eraiki daitekeen aztertuko dugu. Bi proiektu hauek bideragarri egiten ahaleginduko gara.
7
Kaleetako garbitasunari eta mantenimendu lanei eutsiko diegu. Espaloiak konpontzen, argiteria hobetzen eta gainerako azpiegiturak berritzen jarraituko dugu. Komun publikoak jarriko ditugu Oteiza frontoietan.
8
Baserri bideetako errepideak konpontzen jarraituko dugu, landa garapena babestuz eta sustatuz. Baserrietan obrak egin ahal izateko hobaria ere mantenduko dugu.
9
Udalak diru-partida bat jarrita du Plazaberri berritzeko idazketa proiektua egiteko. Partehartze prozesu bat jarriko dugu martxan etorkizuneko Plazaberri denon gustukua izan dadin.
10
Etxebizitza beharrei erantzuten jarraituko dugu. Teclako etxeetan eta Idiakez Ederra etxean Babes O? zialeko Etxeak eraikiko dira eta baita Txalon-Errekan ere.