Ataun 2019

ATAUNKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Xabier Barandiaran


Soziologoa eta unibertsitate irakaslea, Xabier Barandiaran Irastorzak (Ataun, 1969) esperientzia zabala du alor akademikoan, ikerkuntzan eta politikagintzan.

Xabier Barandiaran

Ataunen jaioa 1969an, ezkondua eta bi alaben aita, Deustuko Unibertsitatean Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua eta Soziologian doktorea da.

Deustuko Unibertsitatean irakasle gisa aritu zen 1998. eta 2005. urteen artean, eta jarraian Garraio eta Obra Publikoetako departamentuko gabinete burua izan zen 2005etik 2007ra. Oxfordeko Kellog College zentroko ikerlari bisitari izana da, baita ere, eta 2011tik hona Giza eta Gizarte Zientzietako irakaslea da.

Gaur egun, lan akademikoa eta Gipuzkoako diputatu nagusiaren Kabineteburu ardura uztartzen ditu bigarren aldiz (2007-2011 eta 2015-2019 legealdiak).

Elkarlanean ataundarron herri etorkizuna landuko dugu

TALDEA

  • Xabier Barandiaran Irastorza
  • Maria Concepcion Suquia Garmendia
  • Joaquin Carmelo Goicoechea Goicoecheaundia
  • Vicente Dorronsoro Mintegui
  • Victor Oroz Izaguirre
  • Jose Antonio Goikoetxea Etxeberria
  • Maria Carmen Suquia Garmendia
  • Alberto Arellano Arrese
  • Iñigo Kerejeta Aierbe

EGITASMOA

1
Herritarrak udal gaietan parte hartu dezaten bultzatuko dugu. Legealdi hasieran Ataungo Egitasmo Estrategikoa garatzea proposatuko dugu ahalik eta herritarrik gehienak inplikatuz.
2
Alderdien arteko lankidetza eta herritarron arteko elkarbizitza sendotzeko lan egingo dugu, gizon-emakumeen berdintasuna, klima aldaketaren kontrako jarrera irmoa eta gutxien dezaketen pertsonekiko elkartasuna oinarri hartuta.
3
Adinekoen bizitza kalitatea bermatzeko herri politikak landuko ditugu, beren garapenerako beharrezkoak diren azpiegitura eta zerbitzuak landuz eta premia gehien dutenen zaintza bermatuz.
4
Ataundarron etorkizuna eskolako haurretan dago. Eskola gunea indartuko dugu, eskolaz gaindiko jarduerak bultzatuz: hizkuntzak, berdintasuna, ingurumena eta kulturgintza gai nagusitzat harturik.
5
Ataunek leku egoki bat behar du herriko kultur eta herri mugimendu aberatsari zerbitzu egokiak eskaintzeko. Erabilera anitzeko zentro edo gizarte-etxe berri bat eraikitzea aztertuko dugu.
6
Herria gurutzatzen duen errepidea hobetu eta zabaldu, seguruagoa eta erosoagoa egiteko. Puntu arriskutsuen azterketa egin eta konponketak egiteko eskaria egingo diogu Aldundiari.
7
Langabezia egoera bizi dutenei laguntzeko enplegu-sustapen plana egitea da gure helburua, prestakuntza egoki batetara eta herri lanean sortzen diren premietara bideratuz.
8
Ataungo lur, mendi eta basoen zaintzak garrantzi handia du. Baserri bide eta herri lurretako irisgarritasuna bermatzeko egokitzapen lanak egitea proposatzen dugu.
9
Herribidea pasealeku ederra bilakatu da azken urteotan. Ibilbide honetan beharrezkoak diren konponketak egitea eta falta den zatiari amaiera ematea.
10
Herriaren zahartze prozesuari aurre egiteko, etxebizitza eskaintza neurtua gauzatzea ezinbestekoa da. Dagoeneko hasita dauden etxeen eraikuntza amaitu eta hutsik dauden etxe-bizitzen alokairua sustatuko dugu.