Astigarraga 2019

ASTIGARRAGAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Zorione Etxezarraga


Zorione Etxezarraga Ortuondo naiz, ezkondua eta hiru alaben ama. Nire 50 urteetatik 20 daramatzat Astigarragan.

Zorione Etxezarraga

Ikasketak Ingeniaritza Kimikoan egin nituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta boat hizkuntzetan moldatzen naiz. 15 urtetan lan egin dut sektore pribatuan, besteak beste, irakasle eta itzultzaile lanetan. Azken 12 urteak tokiko eta lurraldeko erakundeetan aritu naiz, bai zinegotzi Astigarragako udaletxean eta bai batzarkide Gipuzkoako batzar Nagusietan.

2015-19 legeladi hau alkateorde hasi banuen ere, Astigarragako alkatea izan naiz azken bi urte eta erdiz.

Nire zaletasunen artean, musika da denbora gehien eskaintzen diodana: gure Astigarragako Aiztondo abesbatzeko kide izateaz gain, pianoa jotzen dut, eta herriko musika eskolan biolina eta soinu txikia ikasten aritua naiz. Era berean, garrantzia ematen diot ariketa fisikoa egiteari: azken urtetan kiroldegiko erabiltzailea izan naiz eta hainbat Lilathon eta Behobia-SS laisterketetan parte hartua naiz. Oso gogoko ditut mendian ibiltzea eta, batez ere, familiarekin egotea.

Gizalegezko talde bat prest Astigarragaren alde lanean jarraitzeko

TALDEA

  • Zorione Etxezarraga Ortuondo
  • Juan Martin Arregui Sagues
  • Urkiri Salaberria Gracia
  • Nerea Zusberro Alberro
  • Antonio Costa Casco
  • Iñigo Touzani Velasco
  • Jose Ormazabal Miner
  • Ainhoa Fontal Arce
  • Olaia Pastoriza Santos
  • Julio Cesar Aranzasti Torrecilla
  • Angel Manuel Fernandez Sanchez
  • Miren Arantzazu Cortabitarte Berasaluce
  • Ion San Martin Ugarte

EGITASMOA

1
Astigarragako Renfeko geltokiak pasarela irisgarria izango du Urumea Berri auzotik, bertaino bai oinez eta bai bizikletaz iristeko.
2
Hezkuntzaren aldeko apustu irmoa. Herri Eskolako handipena Arrobitxulon, haurtzaindegi berria Kontxa Etxeberria plazan eta DBH behingoz Astigarragan ezartzeko konpromisoa hartzen dugu. ›
3
Astigarragako erdigunea berritzeko apustua. Joseba Barandiaran plazan eta Kale Nagusian inbertitu bertako komertzioa sustatzeko helburuarekin.
4
Gure herrian inklusioa, berdintasuna eta aniztasuna sustatzea dugu helburu. Gazteria plana eta adinekoentzako plana bideratuko ditugu.
5
Kiroldegiaren eta udal igerilekuaren berritzearekin hasiko dugu Astigarragako kirol eta aisialdi jasangarrirako plangintza.
6
Arrobitxuloko igogailua martxan jarriko da, auzoa lotzeko herriko zerbitzu nagusiekin: Herri Eskola, kiroldegia eta Udaletxea.
7
Santiagomendi-Landarbaso Paisaiarako Ekintza Plana garatzen jarraituko dugu, auzoan zein ermitaren eremuan, eta Parke Arkeologiko berria egingo dugu.
8
Gure nortasuna indartzeko, proiektu estrategikoak burutuko ditugu, sagardoaren museoa eta kultur etxe berria esaterako.
9
Epe luzerako Astigarraga uholdetatik babesteko beharrezkoak diren neurriak bideratuko ditugu. Ergobiatik hasi eta erdiguneraino izango da plan berriaren ardatza.
10
Herritarrentzako arreta-zerbitzu zuzena eta integrala osatzea izango da lehentasunetako bat. Apustu nagusia guztiz berrantolatuko dugun Udal Erregistroa izango da.