Asteasu 2019

ASTEASUKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Joseba Gomez


Joseba Gomez

Asteasu hobetzeko proiektu eta ideia berriak

TALDEA

  • Joseba Gomez Sarasua
  • Luke Uribetxeberria Apalategui
  • Maria Jesus Hidalgo Santamaria
  • Iker Garmendia Ayerza
  • Jose Miguel Soraluce Sarasola
  • Milton Jimmy Teixeira Espinoza
  • Miren Idoia Imaz Rezola
  • Alberto Esteban Azpiroz Arregui
  • Jose Antonio Otegi Usandizaga

EGITASMOA

1
Asteasuk aurrera egiteko eta elkarbizitzarako lidergoa. Herri atsegina, bizitzeko modukoa, sanoa; haur, gazte eta helduak pertsona bezala bizi eta garatzeko aukera berdinak izateko modukoa, inolako bazterkeriarik gabe.
2
Gobernantza ona, gardentasuna eta partaidetza. Kudeaketa zorrotza, gardena, gertukoa eta partaidetzakoa, horiek gure irizpideak: gureganatu egiten dugu Gobernantza onaren eredua.
3
Enplegua eta industrialdea. Lanik gabe daudenei prestakuntza eta enplegurako aukera berriak aurkitzeko. Enpresa gehiago etortzeko sustapen lana.
4
Gizarte politika eraginkorrak eta laguntza humanitario solidariorako %0,7a. Gehien behar dutenen beharrei erantzun, inor bazterrean utzi gabe.
5
Gure auzoetako bizilagunen behar bereziei arreta berezia ipini: Elizmendi, Upazan, Goibailara, Andazarrate, Bebailara eta Errekabailara. Herri Zerbitzuak bermatuz.
6
Balio anitzeko Kirol Pista egin, herrian ditugun instalazioak (pilotalekua, gimnasioa eta kanpoko igerilekua) osatuko dituena.
7
Gaztetxoak ekimena jarri martxan; jolas eta aisi garaian ikuspegi didaktiko, kultural eta inklusibotik ekintzak garatzeko.
8
Genero ikuspuntua kontuan hartuta egingo ditugu udal politikak eta gizarte berdinagoa lortzeko kultura aldaketarako balioak, herriko emakumeen elkarteen lankidetzarekin.
9
Euskara eta herriko bizitza soziokulurala sustatu, alderdi soziala, kulturakoa, artistikoa, aisialdikoa eta kiroletakoa kontuan hartuta, herriko elkarteekin lankidetzan.
10
Aldaketa klimatikoa: Asteasu berdea. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Asteasuko Agenda Berdea egingo dugu, Parisko Akordioaren eta ONUren 2030 Agendaren helburuak lortze aldera.