1
Beste erakunde batzuekin lankidetzan, espaloiak egingo ditugu oraindik ez dauden lekuetan, esaterako, El Axperaino falta den tartean edo biribilgunetik Uretara.
2
Igerilekuak eta kirol gunea berriztatuko ditugu. Kultur Etxea zaharberrituko dugu, liburutegia handitu eta erabilera anitzeko aretoak egokitu, jarduera desberdinak garatu eta elkarteek erabil ditzaten.
3
Umeteka bat sustatuko dugu, umeentzako aisialdirako gune moduan, Artziniegak txikienei ere zerbitzuak eskaini behar dizkietelako. Gainera, Gaztelekuan gazteentzako jardueren eskaintza areagotuko dugu.
4
20.000 euroko partida mantenduko dugu auzoetan inbertsioak egiteko eta auzo bakoitzean dauden premien analisia egingo dugu.
5
Frontoiko aparkalekua berriz antolatu eta plaza kopurua handitu behar da. Horretarako, Vital Kutxaren partzela erosiko dugu.
6
Umeak jolasean aritu ahal izateko esparru estaliak behar ditu Artziniegak. Horregatik, Geltoki plazan umeentzako estalitako jolas gune berri bat egingo dugu.
7
Tokiko merkatari eta ostalariekin batera lankidetzan aritu behar gara, gure udalerriaren garapen ekonomikoaren motor direlako, udalerriko enpresak ahaztu gabe.
8
Artziniegan tokiko produktuen azoka bat sustatuko dugu tokiko eta eskualdeko ekoizle eta produktuei babesa emateko.
9
Eguneko arretarako landa zentro berria eraiki eta abian jarriko dugu, pertsona gehiago hartu eta gure nagusiei ematen zaien arreta hobetzeko.
10
Barratxiko bidea, Artziniega San Antonio eta la Ventarekin batzen duena, errealitate egingo dugu, paseoan aritzeko ibilbideak seinaleztatzen jarraituko dugu eta mendi publikoa hobetzeko lanak areagotuko ditugu.