ARRAIA-MAEZTU 2019

ARRAIA-MAEZTUKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Anartz Gorrotxategi


Anartz Gorrotxategi Elorriaga
Lugar nacimiento: Vitoria-Gasteiz

Anartz Gorrotxategi

Edad: 32 años

Profesión: Delineante y operario

Aficiones: Deportes en entornos naturales

Gure etorkizunarekin dugu konpromisoa

TALDEA

  • Anartz Gorrotxategi Elorriaga
  • Esther López De Gauna Beitia
  • Maria Gemma Ramos Fernández
  • Ana Maria Martinez Sagasti
  • Nerea Múgica Herrán
  • Julia López De Juan Abad Beltrán De Salazar
  • Ana Asuncion Fernández De Monje Alzola

EGITASMOA

1
Eguneko zentroan zaharberritze eta handitze lanak egingo ditugu, espazio eta zerbitzu berriak sortuz eta argiztapena, altzariak eta instalazioak hobetuz.
2
Enpresen bilaketa aktiboa lehentasuna izango da guretzat Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiarekin elkarlanean kalitatezko enpleguak sortzea ahalbideratzeko.
3
Ikastolako instalazioak zaharberritzen eta hobetzen jarraituko dugu, besteak beste jantokia zaharberrituz, modu horretan etorkizuneko ikasleentzat kalitatezko eskola bat landuz.
4
“Euskadi Lagunkoia” programan jarraituko dugu, herritarren premien arabera, udalerria bizitzeko gero eta leku erosoago bilakatuz.
5
Eskualde mailako ekintzaile zentroa sortuko dugu ekintzaileek beren proiektu profesionalak garatzeko espazio bat izan dezaten.
6
Udalerrian berdintasunaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu justuagoa den gizartea lortze aldera politika eta ekimenak sustatuz eta Laia Eskolarekin lankidetzan jarraituz.
7
Nekazaritza eta abeltzaintzarekin zerikusia duten ekimenak babestuko ditugu, gure udalerriko motor gisa, eta gure produktu eta marken balio erantsia sustatuko dugu.
8
Udalerriko ondarea eta Arraia-Maeztuko mehatze-ingurunea balioan jartzeko lan egingo dugu, Administrazio Batzarrekin lankidetzan, ondare hori berreskuratzeko programa baten bidez.
9
Turismoa sustatuko dugu, arkitektura, kultura eta paisaia balioan jarriz, gure natur esparru pribilegiatu hau ekonomia iturri izan dadin.
10
Eraginkortasun energetikoaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu. Horretarako, 2030 Agendan jasotako helburuen ildotik, argiztapen, bero eta autokontsumo sistema berriak ezarrita