ARMIÑON 2019

ARMIÑONKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Juan Muñoz


Juan Muñoz

Ilusioz beterik gaude eta proiektuan sinisten dugu. Horregaitik, jarraituko dugu

TALDEA

  • Juan Muñoz Bartolomé
  • Francisco Javier Ahedo Uriarte
  • Beatriz Benitez Delgado
  • Blanca Esther Sanchez Susaeta

EGITASMOA

1
AP-1 errepidea ordaindu behar ez izateak Armiñongo lotunean sarrera hobetuko duten lanak egin beharra dakar. Arabako Foru Aldundiarekin lana koordinatuko dugu ahalik eta eragozpen txikienak eragin ditzan eta behin lanak amaituta normaltasunez erabil ahal izan dadin. Arabako Foru Aldundiarekin batera lanean jarraituko dugu Miranda de Ebro eta Berantevilla norabidean autobidean sartu ezin diren ibilgailuentzako bideari dagokionez.
2
Udalerriko hiru herrietako batek, Lacorzanak, baino ez ditu bere mugak ondo zehaztuta. Armiñon eta Estavillok, bere historiagatik, ez dituzte kontzejuko lurralde-mugatzeak zehaztuta. Administrazio Batzarrekin lan egingo dugu historia ezagutzera eman eta lurralde-mugatzeak zehaztea ahalbideratuko duen akordio bat lortze aldera.
3
Erabiltzen dena baino gehiago erabil daitekeen azpiegitura dugu. Kirol jarduera sustatu eta frontoiaren erabilerari bultzada emateko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako, ekintzak sustatzeaz gain, instalazioan herriko elkarte eta taldeek kirol jardueren plangintzan parte hartzea bultzatuko dugu. › 4 Udal eraikin hau erabilera anitzeko eraikin bilakatu nahi dugu (biltegi, batzar gela etab.), herritarren eskariei eta udal premiei erantzuna emateko.
4
Udala eta Administrazio Batzarrak gara pertsonengandik gertuen gauden bi erakundeak. Udaletik Administrazio Batzarrei laguntza emango diegu ekonomia eta administrazio arloetan beren eguneroko lana errazteko: tramitazioak, diru-laguntza eskaerak, tokiko proiektuak, etab.