Argantzun 2019

ARGANTZUNKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Eulalia Salmón


Eulalia Salmón

Gure herriaren eta bertan bizi garenon garapenean urratsak egiteko prest gaude

TALDEA

  • Eulalia Salmón Unzueta
  • Angel Niño Zabala
  • Enrique Vallejo Fernandez
  • Francisco Jose Muñoz Garcia
  • Jesus Alberto Piñol Santos
  • Karlos Barrio Abezia
  • Juan Cangas Alonso

EGITASMOA

1
Orain arte egindako lanak jarraipena behar du. Horregatik, EAJ-PNVk bide horretan aurrera egingo du, Araban integratzeko nahia gauzatuz, Trebiñuko barrendegia Arabako zortzigarren Kuadrilla bihurtu arte.
2
Kolektibo desberdinetan euskarari bultzada ematea sustatuko dugu, Argantzongo ikastolari berariazko arreta eskainita.
3
EAJ-PNVk zubi berri baten proiektua egiteko lanak martxan jartzea lortu du eta eraikitzeko konpromisoa hartzen du.
4
Udalerrian industria arloko proiekturen bat garatu beharra dago baina, aldi berean, besteak beste, nekazaritza, ostalaritza eta autoenpleguari bultzada eman behar zaie. Hori dela eta, enpresa eta zerbitzu berriak udalerrian ezartzea erraztuko dugu.
5
Udal zergak inguruko udalerrietan baino altuagoak dira eta datozen lau urteetako errealitateari egokitzeko konpromisoa hartzen dugu.
6
Aparkalekua premia bat da garajerik ez duten etxebizitza berrien eraikitzearen ondorioz.
7
Edukiontzi modernoagoekin zerbitzua egokitu eta etxez etxe ondasunak batzeko edukiontzi berriekin zerbitzua hobetzea, garbiguneetan modu errazean batzeko.
8
Villanueva de la Oca udalerriaren zati da eta bertoko herritar bezala tratatu behar dira. Udalak ezin du pertsona horiek ahazten jarraitu.
9
Umeentzako egungo instalazioak berriztatuko ditugu eta udalerriko txikienentzako jolas eremu berria abian jarriko dugu.
10
Lanak abian daude eta gure konpromisoa da espazioaren eta azpiegituren behin betiko egokitzapena adineko pertsonentzako zerbitzu bezala.