Aretxabaleta 2019

ARETXABALETAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Unai Elkoro


Unai Elkoro Oianguren Aretxabaletan jaio zen 1973ko uztailaren 13an. Industria Ingeniaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta Ulma C. y E. Kooperatibako kidea da 1999tik.

Unai Elkoro

Ezkondua da eta 15 urteko alaba baten aita. Aretxabaletako alkatea 2015. urtetik. Irakurtzea, historia eta sukaldean egitea ditu zaletasun gogokoenak. Aisialdian etxekoekin eta lagunekin egotea du gustukoa.

Aretxabaletar guztiengan pentsatzen duen herri proiektuari bultzada berria eman behar diogu

TALDEA

  • Unai Elkoro Oianguren
  • Miren Karmele Uribarri Urresti
  • Xabier Ochoa Muñoz
  • Ainhoa Cabero García
  • Koldo Zubillaga Beltrán de Heredia
  • Alexander Dietmar Walter Seiler
  • María Pilar Leanizbarrutia Bizkarralegorra
  • Francisco Javier Mar Medina
  • María Pilar Gorostiaga Larrañaga
  • Ignacio Carlos Astiazaran Anchia
  • Nerea García Gil
  • Juan José Pereira García
  • María Carmen Hermosa Crespo

EGITASMOA

1
Gure gobernantza ereduak ireki eta gardena izaten jarraituko du, gertutasuna mantenduz, aretxabaletar guztiengan pentsatuz.
2
Lehen arreta sozio-sanitarioko zentro aitzindaria bultzatuko dugu Aretxabaletan. Egoitza zaharreko beheko eta goiko solairuetan Osasun Zentro berria eta bigarrenean gizarte arloko zerbitzuak.
3
Santa Rita komentuko lehen solairuan Basotxo elkartea joango da eta osasun zentro berriak lehen eta bigarren solairuak hartuko ditu. Bigarren solairuan ere adinekoentzako etxebizitzak ipiniko ditugu.
4
Drogamenpekotasun prebentzio programari babesa ematen jarraituko dugu, eskolak eta gurasoak aktibatuz. Nerabeekin garatu eta gauzatuko ditugu programak.
5
Aisialdirako espazioak handitu eta berriak sortuko ditugu: Iturrigorri frontoia eraberritu, kiroletxeko berdegunea aktibitate berriekin osatu eta parkeak aprobetxatu, komentuko parkea eta ingurua bezala.
6
Irisgarritasuna lehenesten jarraituko dugu, oztopoak eta espaloi zahartuak konponduz. Santa Kurtz eta Lausitan ur hornidura eta saneamendua berriztu eta kaleak eraberrituko ditugu.
7
Ibaiaren zorua berreskuratzen jarraituko dugu. Udal funts bat osatuko dugu basoak erosteko, bertako espezieak birlandatu eta basoak berreskuratzeko.
8
Oinez zein bizikletaz inguruak disfrutatu eta jarduera ?sikoa egiteko zirkuituak sortuko ditugu. Herriko ondare kultural eta historikoa ere sustatuko da ekimenotan.
9
Herriko eragile ezberdinekin elkarlanean, kultur eskaintza oparo eta anitza prestatuko dugu. Kale animazioa sustatuz eta merkataritza eta ostalaritza indartuz.
10
Udal arreta zerbitzu erosoa eta irisgarria bermatuko dugu. Gaur egun osasun zentroa dagoen kokapenera udal arreta zerbitzuak eramango ditugu.