ARAMAIO 2019

ARAMAIOKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Pedro Elosegui


Pedro Elosegui

TALDEA

  • Pedro Elosegui González De Gamarra
  • Juan Antonio Peña Orobengoa
  • Pilar García De Salazar Olano
  • Unai Grajales Rodriguez
  • Vicente Mondragon Ayastuy
  • Maria Pilar Beitia Aspe
  • Mercedes Mondragon Ayastuy
  • Francisco Javier Ayastuy Uribarren
  • Jonatan Moreno Carranza

EGITASMOA

1
Gure landa-ingurunea suspertu eta Aramaio galtzen ari den baserriari loturiko nortasuna berreskuratu nahi dugu. Horretarako, nekazaritza, baso eta abeltzaintza jarduerak bultzatuko ditugu.
2
Gazteentzat aisialdi eskaintza hobetuko dugu, bereziki 12 eta 17 urte bitartekoentzat, kultur zein kirol arloan. Horrez gain, Gazte lokala erabiltzeko sistema hobetuko dugu.
3
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra urtebetean amaituko dugu. Hain garrantzitsua den hirigintza tresna lehenbailehen onartu behar da, hasierako onarpena egin zenetik horrenbeste urte igaro eta gero.
4
Ibarran aparkalekuak eta autoen erabilera arautu behar dira. Aparkatzeko arazoari konponbidea eman behar zaio espaloietan autorik aparkatuta egon ez dadin eta oinezkoen segurtasuna hobetu dezagun.
5
Aramaio inguruan oinez eta bizikletaz egiteko ibilbideak sortuko ditugu. Arrasateraino bidegorri bat egiteko aukera aztertuko dugu, bertako Udalarekin eta Aldundiarekin lankidetzan.
6
Garraio publikoa hobetuko dugu Gasteiz eta Arrasaterekin dauden konexioen maiztasuna areagotuz, batez ere asteburuetan.
7
Erabileraren eta mantenu faltaren ondorioz narriatuta dauden kiroldegiko instalazioak hobetuko ditugu. Konpontze eta margotze lanak egingo ditugu.
8
Legealdiaren hasieran jarduketa egitasmo parte hartzailea landuko dugu. Udalerriarentzat estrategikoak diren proiektuak, planifikazioa, garapena, finantzazio beharrak eta legealdian bertan betetzeko egutegia jasoko dira planean.
9
Haranean saneamenduarekin eta uraren kudeaketarekin dauden arazoei konponbidea emango diegu araztegi bat eraikiz edo Arrasatekoarekin konektatuz, teknikoki egokiagoa balitz.
10
Informazio bideak hobetuko ditugu, hain sakabanatua den udalerrian herritarrek udal jarduera ezagutzeko aukera izan dezaten. Horretarako, webgunea hobetzeaz gain, informazio buletinak eta aldizkariak erabiliko ditugu.