ARABAKO MOREDA 2019

ARABAKO MOREDAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Miguel Ángel Bujanda


Miguel Ángel Bujanda

Ilusio eta erantzukizunez Moreda udalerri oparoa izango da

TALDEA

  • Miguel Ángel Bujanda Fernández
  • Aitor Angulo Díaz De Cerio
  • María Gorostiaga García
  • Eugenio Jiménez Ibañez

EGITASMOA

1
Adineko pertsonei babesa emango diegu aisialdiaz baldintzarik onenetan gozatzeko aukera izan dezaten.
2
Jubilatuen Etxea hobetzeko behar den aurrekontua bideratuko dugu.
3
Moredako hirigune osoaren berrikuntza eta biziberritzea garatuko dugu.
4
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra premia errealetara egokituko dugu, Moredan geratzeko proiektu eta gogoa dutenei aukerak eskaintze aldera.
5
Hornikuntza sarea eta ur-fekalen sarea berriztatzen direla bermatuko dugu, sare unitarioekin amaitzeko.
6
Araztegi berri bat eraikitzea sustatuko dugu ibaira egiten diren isuriei amaiera emateko.
7
Landa-bideak zaintzen jarraituko dugu, oposizioan egonda ere, azken lau urteetan egin dugun bezala.
8
Ureztaketa sistema eraikitzea babestuko dugu legealdi honetan errealitate bihurtu eta mahastizain, nekazari eta olibazainei laguntzeko.
9
Udalerriko gizon eta emakumeen arteko berdintasun efektiboaren alde lan egingo dugu justuagoa den gizartea eraikitzeko politika eta ekimenak garatuz.
10
Aisialdia eta kultura sustatuko ditugu adin guztietako pertsonei zuzenduriko ekimenak abian jarrita. Euskararen erabilera sustatuko dugu udalerriko herritarren artean.