Anoeta 2019

ANOETAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Rafael Uribarren


Rafael Uribarren

Guztion artean Anoetako etorkizuna eraikitzeko proposamenak

TALDEA

  • Rafael Uribarren Axpe
  • Agurtzane Nuñez Yarza
  • Aitzol Arocena Zufiria
  • Nuria Carbonell Miranda
  • Jaime Peon Ormazabal
  • Jose Ignacio Otermin Garmendia
  • Maria De Las Nieves Alarcos Martinez
  • Maria Carmen Egurza Salaverria
  • Jokin Aldazabal Echeverria
  • Miren Ezquiaga Echezarreta
  • Maria Ainhoa Etxeberria Aranburu

EGITASMOA

1
Herritarrekiko komunikazioa indartuko dugu udal kudeaketaren inguruan berri emanez. Proposamenak eta kexak jasotzeko ere buzoi elektronikoa aktibatuko dugu.
2
Gizarte zerbitzuak eta etxez etxeko laguntza indartuko ditugu. Mendekotasuna, pobrezia eta gure adinekoen bakardadeari aurre egitea dira guretzat lehentasuna.
3
Ikastolarekin zuzeneko harremana sendotuko dugu. Gazteen artean ohitura osasungarriak bultzatu eta herriko plaza txikian estalkia jarriko dugu haurren aisialdirako.
4
Anoetako enpresekin batera lan egingo dugu negozio aukerak aztertu eta industria jarduera berriak erakartzeko, horrela kalitatezko enplegu berria sortuz.
5
Aldaketa klimatikoaren aurka borrokatuko dugu gure inguruaren garbiketa sustatuz, argiteria berrituz eta auto elektrikoentzat kargagailuak instalatuz.
6
Nekazal jarduera profesional eta ekologikoak suspertuko ditugu belaunaldi berrientzat erakargarria izan daitezen eta baserrien etorkizuna bermatzeko.
7
Gure zelai, mendi eta ibaiak garbi eta egoera onean egon daitezen egingo dugu lan. Gure paisaia dira eta biodibertsitate aberatsa duen ekosistema osatzen dute.
8
Urbanismo jasangarria garatuko dugu. Besteak beste, espaloiak zabaldu, doako aparkaleku berriak sortu eta herriko sarreran biribilgune berri bat eraiki nahi dugu.
9
Hondakinen kudeaketarako bost edukiontzien sistema ezarriko dugu berriz, txintxilikario guztiak kenduz eta birziklapena bultzatuz inposiziorik gabe.
10
Euskararen erabilera eta doako irakaskuntza eragingo dugu. Hizkuntzen arteko elkarbizitza ere sustatuko dugu, gizarte kohesiorako elementu gisa.